Lingaraj edo Lingaraja tenplua izen bereko jainkoari eskainitako tenplu hindu bat da, eta Bhubaneswar hiriko (Odisha, India) tenplu zaharrenetako bat da, handiena ere bai hedaduraz. Tenplua Bhubaneswar hiriko mugarririk nabarmenena da eta Odishako erakarpen turistiko nagusietako bat, nahiz eta hinduista ez direnek ezin duten bisitatu.[1][2]

Lingaraj tenplua
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaOrissa
Division in IndiaCentral division
Indiako barrutiKhordha barrutia
HiriaBhubaneswar
Koordenatuak20°14′18″N 85°50′01″E / 20.2383°N 85.8336°E / 20.2383; 85.8336
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1000 (egutegi gregorianoa)
Ondarea
Webgune ofiziala

Deskribapena aldatu

Tenpluaren erdiko dorrea 55 metro garaia da, eta Kalinga arkitekturaren arketipikoa da, Bhubaneswar eta Odishako Erdi Aroko arkitekturaren obra goren bat. Uste da Somavamsi dinastiako erregeek eraiki zutela tenplua, Ekialdeko Ganga agintarien ondorengo gehikuntzekin. Deula estiloan eraikia da, eta lau osagai ditu: vimana (sanctoruma duen egitura), jagamohana (batzar-aretoa), natamandira (jaialdi-aretoa) eta bhogamandapa (eskaintzak egiteko aretoa), egtitura bakoitzak bere aurrekoaren altuera gainditzen duelarik. Tenpluaren konplexuak 50 santutegi edo kapera ditu ditu eta harresi handi batek inguratzen du.

Tenpluari izena ematen dio jainko zehatz batek, Lingaraja delakoak, baina Shiva zein Vishnu bezala identifikatu ohi da, shivaismoak eta vishnuismoak beretzat hartzen dutelarik Harihara delakoaren avatar baten eran, Vishnu eta Shivaren forma konbinatua.

Tenpluak batez best, 6.000 bisitari izaten ditu egunero, eta Shivaratri izeneko jaialdian, inoiz 200.000 bisitari ere izan dira. Tenpluaren gune harresitua ez dago hinduak ez direnentzat zabalik, baina hormaren ondoan bistaratze-plataforma bat dago, kanpoalde nagusien ikuspegi ona ematen duena, Lord Curzon britainarren erregeorde gobenaria bisitan joan zenerako eraikia.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Lingaraja Temple» artikulutik itzulia izan da, 2022-09-04 data duen 1108397685 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-09-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu