Casa de América (euskaraz: «Amerikako etxea») Espainiako kultura-erakundea da, egoitza Madrilen duena. 1992an sortu zen Madrilgo Udalaren ekimenez, kulturaren eta diplomaziaren gune garrantzitsu izan zedin. Kanpo Arazoetako ministerioaren eta Madrilgo Erkidegoaren eta Udalaren parte-hartzeaz osaturiko proiektua da, eta haiek jarri zuten Linaresko jauregia erosteko, berritzeko eta erakundea lanean hasteko dirua.

Casa de América
Datuak
Motapartzuergoa eta erakunde publikoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1992ko uztailaren 15a
webgune ofiziala
Facebook: Casa-de-America Twitter: casamerica Instagram: casamerica Youtube: UCcg9REbuc0v9jIdDii2mX4w Vimeo: casamerica Flickr: casamerica Edit the value on Wikidata

Bi esparrutan dihardu Casa de Américak: Ateneoan eta Tribunan. Amerikako Ateneoa arte plastikoen eta musikaren, zinemaren eta literaturaren topagunea da. Bere helburua ahalik eta eskaintza kultural orekatuena eta osoena eskaintzea da; egin izan diren erakusketen artean, Kolon aurreko artearena, Barbier-Mueller bildumarena edota Paraguaiko jesuiten misioetako arte kolonialarena nabarmen daitezke, baina arte garaikidea ere erakusten da: Luis Caballero kolonbiarrarena edota Los Angelesko hispanoen arte herrikoi chicanoa, besteak beste. Ikuskizunei dagokienez, lan abangoardistetatik hasi eta Karibeko tradizio erromantikoko musikaletara bitarteko joeretako obrak eskaini izan du.

Irakaskuntza, politika eta gizartea dira Amerikako Tribunak lantzen dituen gaiak, bestalde, eta Elkartearen errealitate kulturalari eta politikoari buruz gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko foro garrantzitsua da. Alor horretan, estatu eta gobernuburuek Iberoamerikako Elkartearen gailurretan erabilitako gaiei ematen zaie lehentasuna. Ikerketari eta irakaskuntzari zuzendutako programa berezia du, Iberoamerikako Ikasgela, unibertsitateko ikasketak amaitu dituztenentzat bi master, bata Madrilgo Complutense Unibertsitatearekin (Iberoamerikako Goi Ikasketen Masterra) eta bestea Alcalá de Henaresko Unibertsitatearekin (Ipar Ameriketako Ikasketen Masterra).

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu