Linalool
Linaloola alkohola eta monoterpenoidea, lipido saponifikaezina beraz. Hainbat lore eta espezia landaretan aurkitzen da[1].
Linalool | |
---|---|
Formula kimikoa | C10H18O |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno eta karbono |
Mota | 2,6-dimethyloctane monoterpenoid (en) eta fatty alcohol (en) |
Masa molekularra | 154,135765 Da |
Erabilera | |
Elkarrekintza | Transient receptor potential cation channel, subfamily M, member 8 (en) |
Rola | Intsektizida |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | CDOSHBSSFJOMGT-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 78-70-6 |
ChemSpider | 13849981 |
PubChem | 6549 |
Reaxys | 1362385 |
Gmelin | 17580 |
ChEBI | 406448 |
ChEMBL | CHEMBL25306 |
ZVG | 32370 |
EC zenbakia | 201-134-4 |
ECHA | 100.001.032 |
CosIng | 35016 |
MeSH | C018584 |
Human Metabolome Database | HMDB0036100 |
UNII | D81QY6I88E |
KEGG | C03985 |
Jatorria
aldatu200 landare espezietatik gorak ekoizten dute linaloola, besteak beste honako familia hauek: Lamiaceae (adibidez menda), Lauraceae (adibidez ereinotza eta kanela) eta Rutaceae (zitrikoak). Urkiak ere badu linaloola.
Egitura
aldatuIzenak dioen bezala monoalkohol bat da eta beraz hidroxilo talde bat badu. Bi esteroisomero ditu, (R)-(–)-linaloola (likareola) eta (S)-(+)-linaloola (koriandrola) eta biak aurkitzen dira naturan[1]. Usain desberdina dute biek, R-linaloolak labandaren antzeko usaina du eta S-linaloolak gozoagoa da.
Erabilerak
aldatuLinaloolaren %60-80a lurrin eta higiene industrian erabiltzen da, xaboiak, garbikariak, txanpuak eta lozioak egiteko[2].
Intsektizida bezala ere erabiltzen da arkakusoak, ozpinaren eltxoak eta labezomorroak akatzeko. Eltxoen uxagarriak diren produktuetan ere erabiltzen da[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Pubchem. «Linalool» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «Widely Used Fragrance Ingredients In Shampoos And Conditioners Are Frequent Causes Of Eczema» Medical News Today (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «What to look for when you're buying mosquito repellent» South China Morning Post 2015-09-06 (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
Kanpo estekak
aldatu