Ireki menu nagusia

The North Star (Ameriketako Estatu Batuetan Armored Attack izenburua ere izan zuen) 1943ko filma da, RKO etxeak ekoiztu eta banatua. Lewis Milestonek zuzendua, Lillian Hellman idazlearen istorio bat du abiapuntu; idazleak berak sortu zuen gidoia. Anne Baxter, Dana Andrews, Walter Huston, Walter Brennan eta Erich von Stroheim izan ziren antzezle nagusiak. Musika Aaron Coplandek sortu zuen, eta abestiak Ira Gershwinenak ziren; argazkia James Wong Howerena. Film hau Farley Granger aktorearen lehena izan zen.

The North Star (1943ko filma)
RKO Pictures The North Star .JPG
Jatorria
Argitaratze-data 1943
Jatorrizko izenburua The North Star
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa gerra-filma, propaganda filma Itzuli, film dramatikoa, film erromantikoa eta musika-filma
Iraupena 108 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Lewis Milestone
Gidoigilea(k) Lillian Hellman
Antzezlea(k)
Anne Baxter
Dana Andrews
Walter Huston
Walter Brennan
Erich von Stroheim
Ann Harding
Carl Benton Reid
Dean Jagger
Esther Dale
Farley Granger
Francis Pierlot
Frank Wilcox
Grace Cunard
Jane Withers
Martin Kosleck
Robert Lowery
Ruth Nelson
Sarah Padden
Tonio Selwart








[[Kategoria:Esther Dalek Itzuli antzeztutako filmak]]









Ekoizpena
Ekoizlea Samuel Goldwyn
William Cameron Menzies

Konpainia ekoizlea Samuel Goldwyn Productions Itzuli
RKO Pictures
[[Kategoria:Samuel Goldwyn Productionsek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Daniel Mandell
Ekoizpen-diseinatzailea Perry Ferguson Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Aaron Copland
Argazki-zuzendaria James Wong Howe
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ukraina
Argumentu nagusia Bigarren Mundu Gerra
Historia
Nominazioak Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White
16th Academy Awards

James Wong Howe

Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score
16th Academy Awards

Aaron Copland

Soinu onenaren Oscar Saria
16th Academy Awards

Thomas T. Moulton

Academy Award for Best Art Direction, Black and White
16th Academy Awards

Perry Ferguson , Howard Bristol

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
16th Academy Awards

Lillian Hellman

Academy Award for Best Special Effects
16th Academy Awards

Clarence Slifer , Ray Binger , Thomas T. Moulton
Kanpo loturak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ukrainako alegiazko herri batean gara, Iparrizar deritzona. 1941eko urtean alemaniarrak Sobiet Batasuneko errepublika hura bereganatzen hasiak ziren. Filmak herriko biztanleek erakutsitako portaera agertzen du: haien eguneroko bizimodua, ume, gazte, heldu zein zaharrena, erabat itxuraldatuko da. Biztanleek eurek su emango diote herriari alemaniarrak gertu sentitzean; hala ere, naziek bere egingo dute lekua eta ospitalea antolatuko dute bertan. Alemaniar soldadu zaurituak sendatzeko herriko umeen odola darabilte lasai askoan. Filmak hiru testu-inguru jorratzen ditu: setiatuei laguntzeko armak lortzen saiatzen direnena aurrena (Baxter, Brennan, Granger, Andrews eta Withers); herrian geratutakoena hurrena (Huston, Harding eta Von Stroheim), eta gerrilla sortu dutenena azkena.

Hainbat kontuAldatu

Filma aurkeztu zenean harrera ona izan zuen, kontuan hartuta Sobiet Batasunaren defentsa sutsua egiten zuela, eta Oscar sarietarako sei izendapen lortu zituen. Une horretan komunismoaren mamua ernaldu barik bide zetzan amerikarren kontzientzian. Urte nahikotxo pasatu ziren propaganda filmtzat hartua izan arte. Esaterako, alemaniarrek bonbardatutako herrian eragindako txikizioa girotzeko filmaren soinu bandak Internazionala darabil.

AktoreakAldatu

Aktorea Pertsonaia
Anne Baxter Marina Pavlova
Dana Andrews Kolya Simonov
Walter Huston Pavel Grigorich Kurin medikua
Walter Brennan Karp
Ann Harding Sophia Pavlova
Farley Granger Damian Simonov
Erich von Stroheim Von Harden medikua
Jane Withers Clavdia Kurina

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The North Star (1943ko filma)