Lilioceris lilii
Lilioceris lilii Chrysomelidae familiako kakalardoa da, zientziarako Scopolik 1763an deskribatu zuena. Europan, Asian eta Afrika iparraldean hedaturik dago. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Lilioceris lilii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Chrysomelidae |
Leinua | Criocerini |
Generoa | Lilioceris |
Espeziea | Lilioceris lilii Scopoli, 1763 |
Deskribapena
aldatuKakalardo txikia da, 6-9 mm neurtzen dituena. Pronotoa eta elitroak gorri biziak ditu, burua, antenak eta hankak beltzak dira. Hankak eta antenak nahiko luzeak dira, gorputzarekiko.
Habitata
aldatuIzen zientifikoak adierazten duenez Liliaceae familiako loreetan aurkitzen da. Haietaz elikatzen da eta izurri kontsideraturik dago klima epeletako landaketatan[2].
Bizi zikloa
aldatuHelduak toki fresko hezeetan aurkitzen dira[2]. Emeak 450 arrautza inguru jartzen ditu hostoen azpialdean dozena bat inguruko multzotan. Arrautzak gorrixkak edo marroiak izan ohi dira. Aste bat edo bira beldar marroi-horixkak jaiotzen dira. Hostoen azpialdea jaten hasten dira eta ondoren landarearen gainerako ataletara joaten dira landarea nabarmen kaltetuz[3].
Pupa landarearen oinarrian eratzen dute eta 20 egun pasa ondoren ateratzen da heldua.
Ziklo bat baino gehiago osa ditzakete urte berean[3].
Iruditegia
aldatu-
Heldua.
-
Tamaina txikia du.
-
Bikotea, kopulan.
-
Beldarrak hostoa jaten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «Controlling Lily Leaf Beetles | Gardener's Supply» www.gardeners.com 2024-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ a b «Have You Seen the Red Lily Beetle?» web.archive.org 2008-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).