Life: 100 Photographs that Changed the World

Life: 100 Photographs that Changed the World Life aldizkariak kaleratutako bilduma-lburua izan zen. Izenburuak ingelesez zioen bezala, Mundua Aldatu Zuten 100 Argazki dokumentatu zituen argazki-liburu bat da, 2003an argitaratua.

Life: 100 Photographs that Changed the World
Jatorria
Egilea(k)Life
Argitaratze-data2003
Izenburua100 Photographs that Changed the World
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaTime Inc. (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Argumentu nagusiaargazkigintza
kronologia
Life: 100 Photographs that Changed the World 100 Photographs: The Most Influential Images of All Time (en) Itzuli

Historia

aldatu

2003an Life-ren webgunean eta The Digital Journalist agerkarian egin zuten galdera bat eztanbaidarako: Argazkiek literaturaren eragin historiko bera sor dezakete? Erantzun gehienak ideiaren alde zeuden. Gutxi batzuk kontra, adibidez Joshua Haruni argazkilari dokumentala, zeinak esan baitzuen: "Argazkiek inspiratu egin gaitzakete, baina hitz idatziak irudimena sakonago pizteko gaitasuna du, edozein argazkik baino, zeinaren edukia markoan dagoenera mugatuta baitago".[1]

Lifeko erredakzioan ordea, ondorioztatu zutenez, "mundua aldatu zuten irudien bilduma bat ikustea merezi du".

Irakurleek proposatu zituzten irudiak eta erredakzioan berrikusi zituzten, ondorioz 100 argazki bildu zituztelarik. Irizpideak izan ziren honakoak dokumentatzen zirela irudiekin: argazkigintzaren aurrerapen teknikoak, gertaera eta lorpen historikoak , eta estatus sinboliko eta kultural ikonikoa lortutako argazkiak. Robert Sullivanek eta Barbara Baker Burrows irudi-editoreak argitaratu zuten liburua, eta Time Inc. Home Entertainment erakundeak argitaratu zuen. Liburuaren edizio eguneratu bat 2011an argitaratu zen.

Edukia

aldatu

Lanak lau kapitulu handitan eta erantsitako hiru azpiataletan banatzen dira. Lau kapituluak:

  • Artea (argazkigintzak XIX. mendean izan zuen bilakaera eta ondorengo produkzio kulturalaren isla);
  • Gizartea (oihartzun politiko, sozial, kultural eta ekologikoen ezagutza publikoa aldatu zuten uneak dokumentatu zituzten irudiak);
  • Gerra (gatazkak eta hari lotutako indarkeria une larrietan harrapatuak);
  • Zientzia eta Natura (loirpen teknologikoak, baina baita porrotak eta izutzeko moduko uneak).

Hiru azpiatalak hauek dira:

  • Argazki-artea (bitarteko nagusitzat argazkigintza zuten artisten obra goiztiarrak);
  • Argazki-trikimailuak (argazkien bidez egindako iruzurrak); eta
  • Stop Action (filmetatik hartutako argazkiak izatez).

Albo-oharrek argazki askoren unean uneko garrantzia dokumentatzen dute, bai eta irudi faltsutuak diren kasuak.

Argazkietako batzuk ekitaldi handiagoekin identifikatzen dira, hala nola S.S. Wong-en 1937ko argazkia, haur bakarti bat tren geltoki batean negarrez, Shanghaiko bonbardaketa osoaren adierazgarri. Beste argazki batzuk bilduma historiko handiagoen laburpenak dira, hala nola Krimeako Gerrari eta Ameriketako Gerra Zibilari buruzko Roger Fenton eta Alexander Gardner dokumentazio lan orduan berritzaileak.

Adibideak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «100 Photographs That Changed the World by LIFE - The Digital Journalist» digitaljournalist.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).

Kanpo estekak

aldatu