Bandera gorria Reichstagaren gainean

Bandera gorria Reichstagaren gainean (errusieraz: Знамя Победы над рейхстагомtranslit.: Garaipenaren bandera Reichstagaren gainean) Bigarren Mundu Gerrako argazki historiko bat da, Berlingo guduan hartua 1945eko maiatzaren 2an. Irudian, ofizalki, Meliton Kantaria eta Mikhail Yegorov agertzen dira Sobietar Batasuneko bandera heltzen Reichstagaren gainean. Argazkia bera apirilaren 30ean gertatutakoakoren erreprodukzio bat da, argazki egokia atera ahal izateko berreraikia. Argazkiaren kopiak milaka argitalpen ezberdinetan agertu ziren, eta Bigarren Mundu Gerrako argazkirik esanguratsuenen eta ezagunenen artean dago. Sobietar Batasunaren sekretupeko politikak zirela eta argazkian agertzen diren pertsonen identitatearen gaineko eztabaida egon da, hala nola argazkilariaren gainekoa, Evgeni Khaldei, Sobietar Batasunaren desagerpenaren ostean identifikatu zena. Alemania Naziaren gaineko garaipenaren ikur bilakatu zen argazkia.

Bandera gorria Reichstagaren gainean
Jatorria
Sortzailea(k)Yevgeny Khaldei (en) Itzuli
Sorrera-urtea1945
Argitaratze-data1945
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoafotokazetaritza eta gerra argazkigintza
Koloreablack-and-white photography (en) Itzuli
Deskribapena
Kokapena
Koordenatuak52°31′07″N 13°22′34″E / 52.5186°N 13.3761°E / 52.5186; 13.3761
Map
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaReichstag
Argazkiaren erreprodukzio bat Azerbaijango zigilu batean

Aurrekariak aldatu

Berlingo gudua Bigarren Mundu Gerrako Europako antzokiaren azken ofentsiba handia izan zen[O 1]. Sobietar Batasunak "Berlingo Ofentsiba Estrategikoaren Operazioa" izena eman zion. Armada Gorriak Alemaniako frontea hautsi zuen Vistula-Oder ofentsiban eta azkar egin zuen aurrera mendebalderantz Alemanian zehar, 30-40 kilometro aurreratuz egunero. Berlingo gudua 1945eko apirilaren 20an hasi zen eta maiatzaren 2an bukatu zen eta historiako gudurik odoltsuenetako bat izan zen.

Reichstaga 1894an eraiki zen eta arkitektura indartsua zuen gara horretan. Eraikina Alemaniako historiako gune garrantzitsua zen eta Armada Gorriaren ustez bere etsaiaren faxismoaren ikurretako bat. Hala ere nazientzat Reichstaga demokraziaren sinboloa zen; horregatik 1933ko Reichstageko sutea izan zenetik itxita mantendu zuten. Reichstaga 12 urtez itxita egon zen, esentzialki Nazien agintaldi guztia, eta "bilera legislatiboak" Kroll Opera Etxean egin ziren garai luze horretan. Hala ere eraikinaren konkista luzea eta odoltsua izan zen, eta 1945eko maiatzaren 2ra arte sobietarrek ez zuten kontrolpean izatea lortu, milioika alemaniar eta sobietar hil zituen gerra baten amaieratik oso gertu.

Argazkia aldatu

Bandera igoeraren inguruan gertatutakoa oraindik ere eztabaidatua da, eraikinaren barruan gertatutako borrokaldiek sortutako konfusioa dela eta. Apirilaren 30ean Stalinek presio handia egin zuen eraikina hartzeko, Langileen Nazioarteko Eguna albiste horrekin ospatu ahal izateko[1]. Hasiera batean bi hegazkinek hainbat bandera gorri handi bota zituzten eraikinaren teilatura, baina hauek bonbardatutako kupulan geratu ziren. Gainera 380. Errifle Erregimenduko M. M. Bondar eta 756. Erregimenduko V. N. Makov kapitaina eraikinean bandera gorria altxatu zutenaren informeak iritsi ziren koartel orokorrera[2]. Informazio hau Georgi Zhukoven eskuetara iritsi zen, eta berak albiste ofiziala idatzi zuen esanez bere tropek Reichstaga hartu zutela eta bandera gorria bertan jarri zutela esanez. Hala ere, kazetariak iritsi zirenerako, ez zuten aurkitu sobietarrik eraikinean, baina alemaniarrek tiroka hartu zituzten. Eraikinaren kanpoaldean eta barnealdean borrokaldiak jarraitzen zuen, eta 1945eko apirilaren 30eko 22:40etan 23 urteko Rakhimzhan Qoshqarbaev ofizialak eraikinean gora egin zuen eta goian zegoen "Germania" estatuaren koroan jarri zuen bandera. Beste iturri batzuen arabera 27 urteko Mikhail Petrovitx Minin izan zen[3]. Honakoa gauean gertatu zenez, kazetariek ezin izan zuten argazkirik egin[3]. Hurrengo egunean alemniarrek bandera kentzea lortu zuten eta, beraz, ezin izan zen argazki onik lortu[3]. Maiatzaren 2an Armada Gorriak eraikina guztiz kontrolpean zuen[4].

1945eko maiatzaren 2an Khaldei Reichstagera igo zen, jada guztiz lasai. Bandera, bere osabak egina, goraino igo zuen argazkilariak berak. Historia ofizialk dio Georgiako Meliton Kantariak[O 2] eta Errusiako Mikhail Yegorovek bandera hartu eta Reichstagaren gainean jarri zutela[1][2][5][6], eta argazkilariak ebentoa bera berregiten zuen argazkia egin zuela.

Argazkia 1945eko maiatzaren 13an argitaratu zen Ogonyok aldizkarian. Argazkilari askok hartu zituzten argazkiak egun hartan, baina Khaldeiren argazkia izan zen historiara pasa dena[7].

Sobietar Batasunaren erorreraren ondotik jakin izan zen bandera altxatu zutenen izenak aldatu zirela arrazoi politikoak zirela eta. Khaldeik berak esan zuenez, bertan zeuden soldadu batzuei eskatu zien argazkia prestatzen laguntzeko[8][9]. Teilatuan, guztira, lau pertsona zeuden, Khaldei bera barne[10]. Bandera bera heltzen duena 18 urteko Ukrainako Alioxa Kovaliov zen. Kovaliovekin batera bandera altxatzen agertzen den gizona Abdulkhakim Ismailov[11] zela adierazi zuten 1995ean[12]. Ismailov Dagestanekoa zen eta 1996an Errusiako Gobernuak "Errusiako Heroien Domina" eman zion[7]. Argazki batzuetan agertzen den hirugarren pertsona Aleksei Goriatxev bielorrusiarra izan zen[9][10][13].

Argazkiak ere manipulazioa izan zuen argitaratu aurretik. Bertsio batean kea sartu zen atzealdean, hala nola tanke bat eta hegazkinak. Azpian agertzen den soldaduak bi erloju zituela izkutatzeko eskubiko eskukoa ere kendu zioten. Egilearen arabera hau ez zen arazo handiegia: "argazkia ona da. Nik egin nuen. Aio" adierazi zuen manipulazioaren inguruan galdetuta[7].

Ikus gainera aldatu

Oharrak aldatu

  1. Berez azken gudu handia Pragako gudua izan zen, 1945eko maiatzaren 6tik 11ra bitarte.
  2. Stalin ere Georgiakoa izanda, bere omenez egindako mugimendu bat izan zitekeen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Dallas, Gregor. (2006-11-15). 1945: The War That Never Ended. Yale University Press ISBN 9780300119886. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  2. a b MBE, Le Tissier. (1999-09-06). Race for the Reichstag: The 1945 Battle for Berlin (Cass Series on Soviet (Russian) Military Experience, 4). (1 edition. argitaraldia) Routledge ISBN 9780714644899. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  3. a b c (Ingelesez) «Flag on the Reichstag» The Famous Pictures Collection 2013-05-05 (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  4. (Ingelesez) Berlin: The Downfall 1945. 2017-04-23 (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  5. Simon, Adams. (2009-01-01). The Eastern Front. (1st ed.. argitaraldia) Rosen Pub. ISBN 9781404218628. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  6. (Illustrator), Peter Dennis; Antill, Peter. (2005-10-10). Berlin 1945: End of the Thousand Year Reich (Campaign). Osprey Publishing ISBN 9781841769158. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  7. a b c Germany, SPIEGEL ONLINE, Hamburg. The Art of Soviet Propaganda: Iconic Red Army Reichstag Photo Faked - SPIEGEL ONLINE - International. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  8. Germany, SPIEGEL ONLINE, Hamburg. Legendäre Foto-Manipulation: Fahne gefälscht, Uhr versteckt, Wolken erfunden - SPIEGEL ONLINE - Kultur. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  9. a b Bonfante, Jordan. (2008-05-23). «Remembering a Red Flag Day» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  10. a b (Errusieraz) «Русский портрет Израиля. Часть восьмая | Великая Эпоха» Великая Эпоха (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  11. (Ingelesez) Moscow, A. P.. (2010-02-17). «Soviet soldier pictured in iconic 1945 Reichstag photo dies» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  12. (Gaztelaniaz) Muere el último sobreviviente de la foto más famosa del fin de la II Guerra. La Tercera (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
  13. Yegorov and Kantaria – Russiapedia Military Prominent Russians. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).

Kanpo estekak aldatu