Lidia San José

aktore espainiarra

Lidia San José Segura (Madril, 1983ko urtarrilaren 2a) espainiar historialaria era antzerki-, telebista- eta zinema-aktorea da.

Lidia San José

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLidia San José Segura
JaiotzaMadril1983ko urtarrilaren 2a (41 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia : historia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0760657 Twitter: lidia_san_jose Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Geografia eta Historia Fakultatean Historian lizentziaduna da. Jorge San José Segura aktorearen arreba da.

2006ko otsailean Maxim aldizkariaren Espainiako bertsiorako posatu zuen.

2008ko irailean Carmen Morales ordezkatu zuen Olvida los tambores antzezlanean.

2009ko abuztuan, Pedro Ruiz Céspedesekin, Escándalo en el palacio komedia-antzezlanean antzeztu zuen Carla Bruniren paperean.

2010ean hamazazpi atalez osatutako Espainiako erregei buruzko sail dokumentala aurkeztu zuen Historia telebista katean.

2014an, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko zinemari, emakumeari eta erlijioari buruzko ikastaro batean parte hartu zuen.

2016. urteaz geroztik, Paquita Salas telesailean antzezten du.

Filmografian aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1995 El niño invisible Lío
2003 Cosa de brujas Azucena

Telesailak aldatu

Urtea Telesaila Katea Pertsonaia Oharral
1995 ¡Ay, Señor, Señor! Antena 3 Paula Atal batean
Farmacia de guardia Antena 3 Atal batean
1997 La casa de los líos Antena 3 Alba Atal batean
1998 - 1999 A las once en casa La 1 Lucía 65 ataletan
2000 Telepasión española La 1 Atal batean
2000 - 2002 ¡Ala... Dina! La 1 Eva García León 64 ataletan
2004 Diez en Ibiza La 1 Álex 10 ataletan
2009 La hora de José Mota La 1 Hainbat pertsonaia 2 ataletan
2009 Yo soy Bea Telecinco Modeloa Atal batean
2016, 2018-gaur egun Paquita Salas Flooxer / Netflix Lidia San José 9 ataletan
2017 Nada Personal TV Azteca Natalia del Castillo 77 ataletan
2018 Luis Miguel, la serie Telemundo / Netflix Ana 3 ataletan

Telebista saioak aldatu