Farmacia de guardia
Farmacia de guardia (euskaraz Goardiako Botika) Espainiako komedia telesail bat da. Antonio Mercero lasartearrak zuzendu zuen. 1991ko irailaren 19tik 1995eko abenduaren 28raino ostegun gauero Antena 3 katean aireratu zen. Espainian sekulako ikuslego kopurua bereganatu eta inoizko espainiar telesail ikusienetako bat izan zen.
Farmacia de guardia | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Antonio Mercero | |||
Izenburua | Farmacia de guardia | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Sasoi kopurua | 5 | |||
Atalak | 169 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Sitcoma | |||
Hizkuntza | gaztelania | |||
Iraupena | 25 minutu | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Antonio Mercero | |||
Gidoigilea(k) | Antonio Mercero Ignacio del Moral Ituarte Daniel Sánchez Arévalo Juan Bas | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Bernardo Bonezzi (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Antena 3 | |||
Hasiera-data | 1991ko irailaren 19a | |||
Amaiera-data | 1995eko abenduaren 28a | |||
kronologia | ||||
|
Argumentua
aldatuLourdes Cano (Concha Cuetos) Madrilgo auzo bateko botika baten jabea den botikaria eta familiako ama banandua da, bere senar ohia (Carlos Larrañaga) gonazale eta hitzontzia da. Dena den, senar-emazte ohiek adiskide izaten jarraitzen dute.
Aktoreak
aldatu- Concha Cuetos - Lourdes Cano (botikaria)
- Carlos Larrañaga - Adolfo Segura (Lourdes Canoren senar ohia)
- Julián Gonzalez - Guillermo "Guiller" Segura Cano (Lourdes eta Adolforen semea)
- Miguel Ángel Garzón - Enrique "Quique" Segura Cano (Lourdes eta Adolforen semea)
- Alicia Rozas - Fanny, Lourdesek adoptatutako alaba.
- Eva Isanta - Isabel Cano (Kanariasera bizitzera joan den Lourdes eta Adolforen alaba)
- Maruchi León - Pili (lehen botikari laguntzailea)
- África Gozalbes - Reyes "Queen" (bigarren botikari laguntzailea)
- Emma Ozores - Sandra (hirugarren botikari laguntzailea)
- Esperanza Grases - Doña Paquita (bere Alejandro II katuarekin obsesionatutako botikako ohiko bezeroa den atsoa)
- Diana Salcedo - Doña Consuelito (ia beti Doña Paquitaz lagundurik botikara doan ohiko bezeroa den atsoa)
- María Adánez - María (Quiqueren lehenbiziko neskalaguna)
- Cesáreo Estébanez - Romerales sarjentua
- María Garralón - María de la Encarnación (polizia, Romeralesen lankidea)
- Álvaro de Luna - Carlos (Guilleren irakaslea eta Lourdesen bikotea)
- Ángel Pardo - Chencho (pareko tabernako zerbitzaria)
- Ángeles Macua - Catalina (Lourdesen laguna)
- Mercedes Alonso - Begoña (Lourdesen laguna)
- Miguel Ángel Valcárcel - Piña (Guilleren laguna)
- Iñaki Vallejo - Marmota (Guilleren laguna)