Lichtenstein gaztelua

Lichtenstein gaztelua, maitagarri ipuin estiloko gaztelu bat da, Honautik gertu dagoena, Suabiako Juran, Alemaniako Baden-Württemberg estatuan. Bere izen deskribagarriak, euskaraz, "harri argitsua" esan nahi du.

Lichtenstein gaztelua
Schloss Lichtenstein
Schloss Lichtenstein 04-2010.jpg
Lichtenstein Castle Honau.jpg
Lichtenstein0007.jpg
Lichtenstein gazteluaren ikuspegi orokorra.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualdeTübingen
Baden-Württembergeko baserri-barrutiReutlingen
Non-urban municipality of GermanyLichtenstein
Koordenatuak48°24′24″N 9°15′30″E / 48.40664°N 9.25825°E / 48.40664; 9.25825
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1840
JabeaDuke of Urach (en) Itzuli
KomisarioaWilhelm, Duke of Urach (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaCarl Alexander Heideloff (en) Itzuli
EstiloaArkitektura historizista
Ondarea
Webgune ofiziala

Historikoki, gaztelu bat izan zen 1200 ingurutik aurrera. Bi aldiz suntsitua izan zen, lehen aldiz, Reichskriegs izeneko gerran, 1311n, eta, bigarren aldiz, Reutlingen hiri estatuak, 1381ean. Gaztelua ez zen berreraiki, eta, ondorioz, hondakinetan geratu zen.

1802an, lurraldea, Frederiko I.a Württembergekoaren jabetzara pasa zen, bertan ehiza babesleku bat eraiki zuena. 1837an, lurraldea, aipaturiko erregearen iloba zen Wilhelm, Uracheko 1. dukearen jabetzara pasa zen, Württembergeko kontea ere bazena, nork, Wilhelm Hauffen Lichtenstein izeneko eleberrian inspiraturik, egungo gaztelua erantsi zion 1840 eta 1842 bitartean. Gazteluaren arkitektura neogotiko erromantikozko diseinua, Carl Alexander Heideloffena da.

Gaur egun, gaztelua, Uracheko dukeena da, baina bisitarientzako irekitzen da. Gazteluak, armajantzi eta arma historikoen bilduma handi bat du.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu