LibreOffice Impress
LibreOffice bulegoko pakateko aplikazioa aurkezpen digitalak egiteko, jendaurreko aurkezpenak egiteko
LibreOffice Impress | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2011 |
Azken bertsioa | 7.2.7 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ eta Java (mul) |
Sistema eragilea | OpenDocument Presentation fitxategi familien formatua eta PowerPoint show (en) |
Idatz dezake | OpenDocument Presentation fitxategi familien formatua |
Deskribapena | |
Honen parte da | LibreOffice |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The Document Foundation (en) |
libreoffice.org… |
LibreOffice Impress LibreOffice bulegoko paketearen aurkezpen-programa da, The Document Foundationek garatua OpenOffice.org Impress-en fork bat. MicroSoften PowerPointen eta Corel-eko Corel Presentations-en antzeko aurkezpen-programa da. Jendaurreko aurkezpenak, aurkezpen digitalak prestatzeko erabiltzen da.
Formatu irekiko .odp fitxategiak modu lehenetsian sortzeko prestatuta dago baina .pptx, .pdf eta beste zenbait formatutako fitxategiak ere sor ditzake.
LibreOffice pakete osoa bezala, GNU lizentziapean argitaratutako software librea da Impress, eta hainbat plataformatan erabil daiteke, besteak beste, Linux, FreeBSD, Mac OS X eta Microsoft Windows plataformetan.
Ezaugarriak
aldatuHauek dira Impress-en ezaugarri batzuk:
- Diagramak, marrazketa-objektuak, testuak, multimedia edukiak eta beste elementu asko izan ditzaketen diapositibak sortzeko aukera ematen du. Eta elementu desberdinak nahas daitezke aurkezpenean zehar eta diapositiba bakar batean.
- Diapositiben arteko hainbat trantsizio mota eskaintzen ditu, diapositiba bateko elementuen animazioak eta multimedia-efektuak egiteko zenbait aukera ematen ditu.
- LibreOffice Draw-en grafiko bektorialak sortzeko tresna asko Impress-en ere badaude.
- Txantiloiak erabiltzeko aukera ematen du. Software librearen komunitateak sortutako txantiloiak partekatzeko aukera.
- Microsoft Powerpoint aplikazio pribatiboaren aurkezpenak inportatu, aldatu eta esporta ditzakezu.
- Esportatzeko aurkezpena PDF eta SWF formatuak erabil daitezke.