Irudi bektorial

Grafiko bektorial» orritik birbideratua)

Irudi bektoriala bi edo hiru dimentsiotako koordenatuak dituzten puntuen bidez sortzen diren objektu geometrikoz osatutako irudia da. Puntuak lotuta, lerroak eta kurbak sortzen dira, eta horiek poligonoak eta beste forma batzuk osatzeko erabil daitezke.

Irudi bektorial baten eta raster irudi baten arteko desberdintasuna.

Objektu bakoitzak hainbat atributu eduki ditzake: kokapena, kolorea, trazuaren zabalera, etab.

Pixelez osatutako raster irudiekin alderatuta, honakoak dira bere abantailak:

  • Askoz tamaina txikiagoa dute.
  • Galera barik eskalatu daiteke.
  • Algoritmo matematiko egokiak erabiliz gero, nahi bezain beste alda daitezke (translazioak, biraketak...)
  • Objektuak independenteak dira eta horrela edita daitezke.

Irudi bektorialak bereziki egokiak dira marrazketa teknikoak, animazioak, hiru dimentsioko irudiak, diagramak eta, oro har, kolore lauak dituzten irudiak sortzeko.

Irudi bektorialak gordetzeko fitxategi formaturik ezagunenak SVG, AI, EPS eta PDF dira. Kontuan izan horietako zenbaitek (esaterako PDFak eta SVGak) raster irudiak ere gorde ditzaketela barnean.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu