Liaoning (辽宁 txinera sinplifikatuan), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 145.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 42.170.000 biztanle bizi ziren bertan.

Liaoning (辽宁)
Liáoníng Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala辽宁省
провинция Ляонин
ISO 3166-2CN-LN
HiriburuaShenyang
GobernuburuaLi Lecheng (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak41°48′14″N 123°25′33″E / 41.8039°N 123.4258°E / 41.8039; 123.4258
Azalera145,900 km²
MugakideakHebei, Barne Mongolia eta Jilin
Punturik altuenaMount Huabozi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria42.591.407 (2020ko azaroaren 1a)
−1.154.916 (2010)
Dentsitatea289 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaChen Zhenggao (陈政高)
EtniakHan %84
Mantxuriar %13
Mongoliar %2
Ordu eremuaUTC+08:00
www.ln.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena aldatu

 
Mukden jauregiaren ikuspegia.

Liaoning probintzia, Txina ipar-ekialdean dago, Ipar Koreako mugatik gertu. Mugakideak honakoak dira: Ibai Horia eta Bohai golkoa hegoaldean, Ipar Korea hego-ekialdean, Jilin probintzia ipar-ekialdean, Hebei probintzia mendebaldean, eta Barne Mongolia probintzia ipar-mendebaldean.

Probintziako hiriburua Shenyang da.

Geografia aldatu

Liaoning probintzia hiru zatitan banatu daiteke, mendebaldeko mendiak, erdialdeko lautadak eta ekialdeko mendixken gunea. Mendebaldean, Nulu'erhu mendiak daude, Liaoning eta Barne Mongoliako eskualde autonomoaren arteko mugan. Probintziaren erdialdean, Liao, Dalio ibaiek sortutako gune laua dago. Probintziako punturik garaiena Huabozi mendia da, itsasoaren mailatik 1.336 metrora.

Liaoning probintziak, montzoiak baldintzaturiko klima kontinentala dauka, negu hotz eta uda beroekin. Zenbat eta Bohai itsasotik hurbilago, epelagoak izaten dira tenperaturak. Dena den, negu hotzenetan, itsasoan izotz geruza ager daiteke.

Urteroko batez besteko prezipitazioak 440 eta 1.130mm bitartekoa da. Zenbat eta iparralderago, urriagoak izaten dira prezipitazioak eta orokorrean uda garaian ematen dira.

Liaoning erdiguneko hiria aldatu

Liaoning probintziako arduradunek, hiri handi bat sortu nahi dute probintziaren erdialdean, Shenyang erdigune harturik. Hiri honen inguruan (150 kilometroko erradioan), tamaina ertaineko beste sei hiri daude, Anshan, Fushun, Yingkou, Benxi, Liaoyang eta Tieling, zazpi milioi pertsona baino gehiagoko gune metropolitar erraldoia eratuz.

Banaketa administratiboa aldatu

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
 
1 Shenyang 沈阳市 Shěnyáng Shì Azpiprobintzia hiria
2 Dalian 大连市 Dàlián Shì Azpiprobintzia hiria
3 Anshan 鞍山市 Ānshān Shì Prefektura mailako hiria
4 Benxi 本溪市 Běnxī Shì Prefektura mailako hiria
5 Chaoyang 朝阳市 Cháoyáng Shì Prefektura mailako hiria
6 Dandong 丹东市 Dāndōng Shì Prefektura mailako hiria
7 Fushun 抚顺市 Fǔshùn Shì Prefektura mailako hiria
8 Fuxin 阜新市 Fùxīn Shì Prefektura mailako hiria
9 Huludao 葫芦岛市 Húludǎo Shì Prefektura mailako hiria
10 Jinzhou 锦州市 Jǐnzhōu Shì Prefektura mailako hiria
11 Liaoyang 辽阳市 Liáoyáng Shì Prefektura mailako hiria
12 Panjin 盘锦市 Pánjǐn Shì Prefektura mailako hiria
13 Tieling 铁岭市 Tiělǐng Shì Prefektura mailako hiria
14 Yingkou 营口市 Yíngkǒu shì Prefektura mailako hiria

Politika aldatu

Liaoning probintziako gobernadorea Chen Zhenggao (陈政高) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Wenyue da.

Garraioa aldatu

Aireportuak aldatu

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
LIAONING
Anshan ZYAS AOG Anshan Aireportua
Changhai ZYCH CNI Changhai Aireportua
Chaoyang ZYCY ZHG Chaoyang Aireportua
Dalian ZYTL DLC Dalian Zhoushuizi Nazioarteko Aireportua
Dandong ZYDD DDG Dandong Aireportua
Jinzhou ZYJZ JNZ Jinzhou Aireportua
Shenyang ZYTX SHE Shenyang Taoxian Nazioarteko Aireportua
Xingcheng ZYXC XEN Xingcheng Aireportua

Kanpo estekak aldatu



  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.