Liam Nicholas Heath (Guildford, Ingalaterra (Erresuma Batua), 1984ko abuztuaren 17a) piraguismoan lehiatzen den kirolari britainiarra da.[1]

Liam Heath

Bizitza
JaiotzaGuildford1984ko abuztuaren 17a (39 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLoughborough University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria eta piraguista
Pisua81 kilogramo
Altuera1,82 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: liam-heath Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina eskuratu zuen, Jon Schofield herrikidearekin batera, K-2 200 m modalitatean, 34,421eko denboraz, Errusiako (urrezkoa) eta Bielorrusiako (brontzezkoa) bikoteen atzetik sailkatuz.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen, K-1 200 m modalitatean, 35,197ko denboraz, Maxime Beaumont frantziarraren (zilarrezkoa) eta Saúl Craviotto espainiarraren eta Ronny Rauhe alemaniarraren (brontzezkoa elkarbanatuta) bikoteen aurretik sailkatuz.
Zilarrezkoa eskuratu zuen, Jon Schofield herrikidearekin batera, K-2 200 m modalitatean, 32,368ko denboraz, Espainiako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Lituaniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen, K-1 200 m modalitatean, 35,202ko denboraz, Sándor Tótka hungariarraren (urrezkoa) eta Manfredi Rizza italiarraren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
  Erresuma Batua
  K-2 200 m,
gizonezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-1 200 m,
gizonezkoa[5]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-2 200 m,
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
  Japonia
  K-1 200 m,
gizonezkoa[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Liam Heath» ICF, 2021-11-09an begiratua (Ingelesez)
  2. «Liam Heath» olympedia.org 2021-11-09an begiratua(Ingelesez)
  3. «Liam Heath» Olympics.com 2021-11-09an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Piraguismoa, K-2 200 m, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Piraguismoa, K-1 200 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Piraguismoa, K-2 200 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Piraguismoa, K-1 200 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu