Leszno [ˈlɛʂnɔ] (Lissa alemanez) Polonia Handiko voivoderriko hiria da, Poloniako erdi-mendebaldean kokatua dagoena. 2008. urtean 63.955 biztanle zituen. 1975 eta 1998 artean, jada desagertutako Lesznoko Voivodiako hiriburua izan zen. Hiriak konderri titulua du.

Leszno
barruti-hiria
Lesznoko azoka plaza Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Polonia
ProbintziaPolonia Handia
AlkateaTomasz Malepszy
Izen ofizialaLeszno
Posta kodea64-100 à 64-106, 64-110
Geografia
Koordenatuak51°48′N 16°36′E / 51.8°N 16.6°E / 51.8; 16.6
Map
Azalera31,86 km²
Altuera88 m
MugakideakLipno udalerria (Polonia Handiko voivoderria), Osieczna udalerria (Polonia Handiko voivoderria), Rydzyna udalerria eta Święciechowa udalerria
Demografia
Biztanleria61.791 (2021eko martxoaren 31)
−1.714 (2019)
alt_left 32.446 (%52,5) (%47,5) 29.345 alt_right
Dentsitatea2.022,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIV. mendea
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSuhl, Montluçon, Kaluga, Stryi (en) Itzuli eta Sisak
http://www.leszno.pl/

Historia

aldatu

Lesznori buruzko lehen aipamen historikoak 1393. urtekoak dira. Establezimendua Wieniawa leinuko Stefan z Karninarena zen. Haren familiak Leszczyński abizena hartu zuen poloniar nobleziaren ohiturei jarraituz.

XVI. mendearen hasieran, Bohemiatik zetozen protestante errefuxiatuak Lesznora joan ziren bizitzera Leszczyński familiak gonbidaturik, eta familia honetako kideak kalbinismora bihurtu ziren. Bohemiako protestanteen eta Silesiako ehuleen etorreraren ondoren, Poloniako Segismundo I.a Zaharra erregeak establezimenduari hiri titulua eman zion. Horrez gain, Leszno Polonia Handiko inprimagunerik handiena izan zen, batez ere protestante komunitateari esker. Protestante biztanle kopuruak nabarmen egin zuen gora, batez ere Hogeita Hamar Urteko Gerratik ihesi zihoazen Silesiako alemaniar errefuxiatuei esker. 1636 eta 1639 bitartean, hiria gotortu zuten eta honen lurrak hedatu ziren. Alabaina, 1655. urteko sute handiak Lesznoko garai oparoari amaiera eman zion. Hori gutxi balitz, 1707an, Iparraldeko Gerra Handian zehar, errusiarrek hiri erre egin zuten. Gainera, bi urte geroago, hiriak izurrite bat jasan zuen. Leszczyński familia hiriaren jabe izan zen 1738. urtera arte, Stanisław Leszczyński erregeak bigarrenez abdikatu eta lurrak saldu zituenean.

1793ko Poloniako bigarren zatiketarekin, Leszno Prusiara anexionatu zuten eta Posengo probintzian sartu zen Lissa izenarekin. Hiriak 1918 eta 1919 arteko Polonia Handiko altxatzean parte hartu zuen, eta Poloniaren eskuetara bueltatu zen 1920ko urtarrilaren 17an sinatutako Versaillesko Itunari esker. Bertako biztanlegoak poloniar herritartasuna hartu behar izan zuen. Hala ere, 1939an, Alemania Naziak Leszno berriz beretu zuen. Nazien Einsatzgruppen taldeak bertako judu gehienak hil zituen. Alemania Naziaren porrota ondoren, 1945an, hiria Poloniaren eskuetara itzuli zen. Gerra ondoren, hiriak hazkunde azkarra izan zuen eta 1975 eta 1998 bitartean Lesznoko Voivodiako hiriburua izan zen. Lesznoko Voivodia desagertu ondoren, Polonia Handia voivodian sartu zen.

Hiri senidetuak

aldatu

Lesznok ondorengo hiriekin ditu senidetza-hitzarmenak:

Kanpo estekak

aldatu