Leptura aurulenta

kakalardo espeziea

Leptura aurulenta Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Fabriciusek 1792an deskribatu zuena. Europan eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1][2].

Leptura aurulenta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaLepturini
GeneroaLeptura
Espeziea Leptura aurulenta
Fabricius, 1792

Deskribapena aldatu

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 12-24 mm arteko luzera duena. Gorputz beltza du eta elitroetan urre kolorezko lau banda ageri zaizkio. Toraxak ile ugari ditu ertzetan[3]. Hankak tono derberdinetako marroi kolorekoak izaten dira. Antenak oso luzeak dira eta arrek oso ilunak dituzte eta emeek argiak[4]. Gorputza estua eta luzea da.

Habitata aldatu

600 metrotatik gorako baso hostoerorkorretan aurkitzen da[2], Quercus, Alnus eta Fagus generoko zuhaitzez elikatzen baita[4].

Bizi zikloa aldatu

Helduak ekaina eta abuztua artean ikusten dira hegan. Emeak enbor usteletan jartzen ditu arrautzak eta beldarra han elikatzen da[2].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  3. (Ingelesez) López, José Rafael González. «Leptura aurulenta (1 de 2) - 22482» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  4. a b «Longicornio negro y dorado | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak aldatu