Leire Salaberria
Leire Salaberria (Andoain, Gipuzkoa, 1983) euskal idazle eta ilustratzaile bat da.[1] 2006. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean Bilbon Arte Ederretan lizetziatu zen, Margolaritza eta Ilustrazioan espezializatuz.
Leire Salaberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1983 (40/41 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta ilustratzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
2011. urtean bere Euria ari duenean ipuinarekin Etxepare Saria irabazi zuen. Ipuin honetan nazketo batek euriaren aurrean duen jarrera kontatzen du. Gaztelania ("Cuando llueve"), galiziera ("Cando chove") eta bretainierara ("Pa ra glav") itzulia izan da.
Ondoren Italian bi urtez zaharberritze lanetan ibili ondoren, Bartzelonara joan eta ilustrazio munduan murgildu zen. 2009-2010 bitartean Bartzelonako EINA eskolan Haur eta Gazte Ilustrazioko postgradua burutu zuen. 2010-2011 bitartean eskola berean Elementu Grafioen Diseinuko beste postgradu bat egin zuen. 2010eko udan Italiako Sarmede hirian Jindra Capek ilustratzailearekin ilustrazio ikastaro bat egin eta herrialde berdineko Macereta hirian Javier Zabalarekin beste ilustrazio ikastaro bat ere burutu zuen.
Hautatua izan den lehiaketa eta beken artean honako hauek daude:
- "Paisaje Sogoviano", Segovia, 2005.
- "Meditaeuropa", Ravena, Italia, 2007.
- "Artefatto", Trieste, Italia, 2007.
- "A ritmo d'incanto, fiabe dal Brasile" , Sarmede, Italia, 2010.
- "Tapirulan 11", Cremona, Italia, 2010.
- "IConcurs d'il-lustració proa espais" finalista, Bartzelona, 2010.
- "Etxepare Saria". Irabazlea. Pamiela argitaletxea, 2011.
Erakusketak
aldatu- 2014 - Arabiar Emirerri Batuak antolatutako Liburu Azokan Erakusketa", [2].
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Leire Salaberria ilustratzaile eta idazlearen bloga (Gaztelaniaz)