Leioako Arboretuma Leioako EHUren kanpusean dagoen arboretum edo parke bat da, kanpuseko eraikinetatik hegoalderanzko maldetan, Leioako Lertutxe auzora luzatzen dena, Lertutxeko urtegia ere bere baitan hartzen duelarik. 19 hektareako azalera du, eta 6 hektarea urtegiari dagozkio. 2008an inauguratu zen[1].

Leioako Arboretuma
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLeioa
Koordenatuak43°19′43″N 2°58′06″W / 43.328703°N 2.968388°W / 43.328703; -2.968388
Map
Inaugurazioa2008ko azaroaren 4a
Arkitektura
Azalera19 ha

Natura aldatu

Lurrean, 420 espeziea eta barietateko 2.000 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiago daude. Parte bat naturala da nolabait, Lertutxe errekastoaren inguruan berez garatutako haritz eta haltzez osatutako baso txiki bat da. Gainerakoa, bilduma botanikoek betetzen dute, jatorri geografikoaren araberakoak; esate baterako Ipar Amerikako bilduma, bidkuma mediterraneoa edo bilduma autoktonoa.

2012tik aurrera, tarteka, Bizkaiko Foru Aldundiak animalia basati autoktonoak askatzen ditu parkean: urubiak, zapelatz liztorjalea, apo hontzak, apoarmatu korrontezaleak...

Osagarriak aldatu

Parkean ibiltzeko ibilbideek 3 kilometro luze dira. Horien bidez beste zenbait egituratara ere irits zaitezke:

  • Oroitzapeneko bilduma botanikoa, non EHUko honoris causa doktoreek landatutako zuhaitzak dauden.
  • Erakusketa pabilioi bat.
  • Bizitzaren Basoa, non gorputza zientziari eman diotenen errautsak gordetzen diren[2].
  • Anfiteatro garaikide bat, 600 lagun eserita har ditzakeena[3].
  • Euskararen espirala, 2010ean irekitako oroigarri bat, 1979/1980 ikasturtean han ondoan EHUko lehenbiziko euskarazko zientzia ikasketak hasi zirela ospatzeko egina.
  • Bizkaiko ibilbide geologikoa. 19 arroka sedimentarioz eta bolkanikoz osatutako bidea, Bizkaian azaleratutako zaharrenetatik hasira (duela 215 milioi urteko arrokak).
  • Heliosziametroa, eguzki-egutegi eta eguzki-ordulari konplexu bat[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Arboretuma - bizkaia - Bizkaiko Campusa - UPV/EHU» bizkaia (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. SLU, Herritar Berri. (2015-05-07). «Etorkizuneko medikuak treba daitezen elkartasun keinua» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. «Anfiteatroa - bizkaia - Bizkaiko Campusa - UPV/EHU» bizkaia (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. (Gaztelaniaz) «heliosciámetro ¿qué es?» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Kanpo estekak aldatu