Bizitzaren Basoa

EHUren hilerri eta oroigarria, gorputza zientziari eman diotenen omenez

Bizitzaren Basoa Leioako Arboretumean kokatutako hilerri eta monumentu bat da, gorputza zientziari eman diotenen errautsak eta memoria gordetzeko egina. Euskal Herriko Unibertsitateari gorputza donazio gisa eman dutenei omenaldia egiteko tokia da. 2010eko otsailean ireki zen.

Bizitzaren Basoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLeioa
Koordenatuak43°19′40″N 2°58′13″W / 43.32767988°N 2.97022187°W / 43.32767988; -2.97022187
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2010
Arkitektura
Materiala(k)altzairua

Ezaugarriak aldatu

Lertutxe urtegiaren ondoan, zuhaitzak irudikatzen dituzten altzairuzko 20 habe dira monumentuaren muina[1]: 14 eta 18 metro arteko altuera dute, 45 zentimetroko diametroa, eta denak desberdinak dira. Zade + Vilà Associats arkitektura bulegoak irabazi zuen proiektuaren lehiaketa, eta haiek eraiki zuten Basoa. Inspiraziorako Eduardo Txillidak marraztutako esku batzuen irudian oinarritu ziren[2].

Metalezko zuhaitz horien barruan errautsak gordetzeko tokiak daude. Gorputzaren donazioa egin dutenen errautsak gorde daitezke hor, familiak hala nahi badu, gorpuaren erabilpenak berea zikloa bete duenean Euskal Herriko Unibertsitatean anatomia eta medikuntza praktiketan[3].

Erreferentziak aldatu

  1. «Basoa - bizkaia - Bizkaiko Campusa - UPV/EHU» bizkaia (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  2. (Gaztelaniaz) «La UPV/EHU crea "El Bosque de la Vida" en homenaje a los que donaron su cuerpo a la ciencia» El País 2003-07-30 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  3. SLU, Herritar Berri. (2015-05-07). «Etorkizuneko medikuak treba daitezen elkartasun keinua» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).

Kanpo estekak aldatu