Legend (1985eko filma)
Legend (euskaraz Kondaira) 1985eko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako fantasia eta abenturazko film bat da. Tom Cruise, Mia Sara, Tim Curry, David Bennent, Alice Playten, Billy Barty, Cork Hubbert eta Annabelle Lanyon aktoreek antzeztu zuten.
Legend (1985eko filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Jatorrizko izenburua | Legend |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa |
fantasiazko filma, abenturazko filma, epic film (en) ![]() ![]() |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) |
Pinewood Studios (en) ![]() |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ridley Scott |
Gidoigilea(k) |
William Hjortsberg (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Mia Sara Tim Curry David Bennent (en) ![]() Alice Playten Billy Barty Cork Hubbert Annabelle Lanyon (en) ![]() Robert Picardo Kiran Shah (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arnon Milchan |
Konpainia ekoizlea |
Regency Enterprises (en) ![]() |
Edizioa |
Terry Rawlings (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea |
Assheton Gorton (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Alex Thomson |
Argumentu nagusia |
demon (en) ![]() |
Historia | |
Nominazioak |
Makillaje onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Rob Bottin (en) , Peter Robb-King (en) |
Kanpo estekak | |
Zinema estekak
|
1986ko Makillaje onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Rob Bottin eta Peter Robb-King). Gaur egun kultuzko filmatzat jo ohi da.
ArgumentuaAldatu
Lily (Mia Sara) printzesa ederrari baso sorginduan barna promenatzea gustatzen zaio. Berak senide batzuk ikustera doala dio, baina zinez Jackekin (Tom Cruise) topatzera doa, pertsonaia berde bitxia. Bitartean, Deabruaren pertsonifikazioa den Iluntasunak (Tim Curry) lurralde horietako adarbakarra hiltzekin behin betiko gaua munduan hedatu nahi du. Salbaziorik ez dagoela dirudienean, Jack eta bere lagunek Iluntasunari aurre egin eta mundua eta printzesa salbatzen saiatuko dira.
AktoreakAldatu
- Tom Cruise: Jack
- Mia Sara: Lily printzesa
- Tim Curry: Iluntasuna
- David Bennent: Honeythorn Gump, elfoa eta basoaren zaindaria
- Alice Playten: Blix, Iluntasunaren iratxo morroi taldeko burua
- Billy Barty: Screwball
- Cork Hubbert: Brown Tom
- Peter O'Farrell: Pox
- Kiran Shah: Blunde iratxoa
- Annabelle Lanyon: Oona maitagarria
- Chris Lorch: Piecepypes
- Robert Picardo: Meg Mucklebones
- Tina Martin: Nell, basoaren ertzean bizi den baserritarraren emaztea
Kanpo estekakAldatu
- Legend filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)