Leandro Martín-Santos

mediku espainiarra

Leandro Martín-Santos Domínguez (Salamanca, 1895-Donostia, 1971ko martxoaren 13a) mediku espainiarra, frankismoaren alde lan egin zuen. Donostian medikuntza arloan garrantzi handia izan zuen, Egia auzoko Quirón Ospitalea sortuz. Luis Martín-Santos idazle antifrankistaren aita izan zen.

Leandro Martín-Santos
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeandro Martín Santos
JaiotzaSalamanca1895eko iraila
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaDonostia1971ko martxoaren 13a (75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zirujaua eta militarra
Jasotako sariak
KidetzaSpanish Military Health Corps (en) Itzuli
Gipuzkoako Foru Aldundia
Q108405233 Itzuli

Biografia aldatu

Leandro Martin-Santos mediku militar ospetsua izan zen. Medikuntza Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen. Doktoreago Madrilen egin zuen eta Osasun Militarraren Akademian sartu zen. Marokoko Larachen militar mediku gisa aritu zen, eta Afrikako Gerrako soldaduak artatu zituen. Bereziki soldaduen sabeleko zauriak sendatzeko erabilitako kirurgiak ezagun egin zuen. Marokotik Donostiara joan zen: Ospitale Militarrean, Ategorrietako Mercedes klinikan, Egiako San Antonio ospitalean eta Antiguako Gurutze Gorriaren ospitalean aritu zen mediku eta zirujau lanetan. Alkolea jauregia erosi eta Ospitale Kirurgikoa inauguratu zuen 1936ko urtarrilaren 20an, Espainiako Gerra Zibila hasi aurretik. 1936ko gerran Francoren militar kolpezaleekin egin zuen bat. Gerra bitartean kargu militar ugari izan zituen eta fronte desberdinetan aritu zen: Madril, Brunete, Belchite, Teruel eta Ebroko guduan. Gerra amaitzean, Gipuzkoako Medikuen Elkargoko burua izan zen. Politikan, diputatu probintziala izan zen. Kargu militarren ondorioz Espainiako hiri desberdinetan bizi izan zen: La Coruña, Zaragoza eta Madril. Erretreta hartu zuenean Donostiara itzuli zen. Egiako Ospitalea zuzendu zuen 1971n hil zen arte. 1990etik Quiron enpresak zuzentzen du ospitalea. Luis Martin-Santos idazlea Leandro mediku frankistaren semea zen. Idazlea izateaz gain, sendagilea ere bazen. Antifrankista izan zen.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu