Le Danois bankua

itsaspeko mendia

Le Danois bankua, herri hizkeran El Cachucho kala ere deitua, Bizkaiko golkoan, Asturiasko kostaldearen parean, dagoen itsaspeko mendia da. 4.500 metroko sakonean hasi eta 500 metroko sakoneraino doa, 57 kilometroko luzera eta 17 kilometroko zabalera izanik.[1] Ondasun biologiko handia izanda, itsasoan baino ez dagoen lehenengo Espainiako erreserba izendatu zuten.[2]

Le Danois bankua
VI. maila: baliabideen kudeaketa jasangarrirako babesturiko gune
Datu orokorrak
Garaiera−500 m
MotaBatasunaren Garrantzizko Leku, Itsaspeko mendi, naturagune babestua eta Marine Protected Area (en) Itzuli
Azalera234.950,32998 ha
EponimoaÉdouard Le Danois (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak44°05′00″N 4°52′00″W / 44.083333°N 4.866667°W / 44.083333; -4.866667
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria

1934 eta 1939 artean Président Théodore Tissier izeneko itsasontzi ozeanografikoan lan egin ondoren, Édouard Le Danois frantziar ikerlariak topatu zuen. Ikerketa gutxi izan baditu ere, baliteke Paleogenon sortua izatea.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Asturiasko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.