Laurobasidium lauri Exobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Oso urria, babestu beharrekoa.

Laurobasidium lauri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaExobasidiomycetes
OrdenaExobasidiales
FamiliaExobasidiaceae
GeneroaLaurobasidium
Espeziea Laurobasidium lauri
[[|]]

Deskribapena

aldatu

Oreinen adar mordoaren antza duten itxura bitxiko onddoa, klabiformeak, 8 eta 12 cm bitarteko adarrekin, belusatuak, trinkoak, mamitsuak. Oso gaztetan kolore berdexka dute, gero okre-horixka eta zahartzean beltzaxka eta pitzatuak.

Haragia: Barrualdea gogorra da, ez da usteltzen, erramu-zuhaitzen enbor bizietan lehortu egiten da bakarrik, gaztetan kolore berdea dute eta ondoren arre iluna edo beltzaxka. Gaztetan erretxina usaina izaten dute. Zakatz handiak osatzen dituzten hifa tabikatuak.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Haragi gogorra, ez da kontsumitzeko egokia.

Nahasketa arriskua

aldatu

Bere generoko espezie bakarra da, eta beste onddo batzuekin nahastezina da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian. Oso urria, babestu beharrekoa. Ereinotz enborren parasitoa da (Laurus nobilis) laurisilva baso oso hezeetan.

Banaketa eremua

aldatu

Asturiak, Kantabria, Galizia, Portugal, Kanariak (Gomera, La Palma)

Espeziearen egoera

aldatu

Aranzadi Elkartearen arabera, Laurobasidium lauri desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

aldatu