Ireki menu nagusia

Laurens Van der Post (Philippolis, 1906ko abenduaren 13a - Londres, 1996ko abenduaren 16a) hegoafrikar idazlea izan zen.

Laurens Van der Post
Van Dijk with Sir Laurens van Der Post, CBE visiting together at the home of Carl Jung on the shore of Lake Zürich.jpg
Bizitza
Jaiotza Philippolis Itzuli1906ko abenduaren 13a
Herrialdea  Hegoafrika
Heriotza Londres1996ko abenduaren 16a (90 urte)
Hezkuntza
Heziketa Grey College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta nekazaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gradua koronel
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0886394

Bere obra guztia Afrikako herrietako kultura zabaltzeko asmoaz idatzia dago. Lehen eleberria Probintzietan (1934) Hegoafrikako arrazakeriaren aurkako lehen salaketetako bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran hiru urte igaro zituen kontzentrazio-esparru batean, eta esperientzia hartan oinarri hartuta Hazia eta ereilea (1963) eta Ilberriko gaua (1970) idatzi zituen. Bi liburu horietako lehenengoan oinarri hartuta Eguberri on, mister Lawrence! filma egin zen, 1983an. Beste zenbait lan aipagarri: Flamenko luma (1955); Jung eta gure garaiko historia (1976); Beste pertsona bat izan (1982); Blady (1991). Boskimanoen kulturarekin eta zibilizazioarekin liluratuta, Kalahariko mundu galdua (1958), Ehiztariaren bihotza (1961), Marisorgin baten kantua (1975), Boskimano baten testamentua (1984), eta Boskimano zuri batekin paseeran (1986) idatzi zituen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurens Van der Post