Lau haizetara

abestia Imanol Larzabale eta MIkel Arregirena
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Lau haizetara (argipena)»

Lau haizetara Imanol Larzabal abeslariak 1977an Lau haizetara albumean argitaratu zuen lehen kantua da, Mikel Arregi idazlearen bertsotik osatua. Larzabalek Gwendal taldearen laguntzaz grabatu zuen disko hori. Erbestetik itzulita hauxe izan zen legalitatean egin zuen lehenengo diskoa. Abesti guztiek konpromezu politiko handia erakusten zuten.[1]

Lau haizetara
Imanol Larzabalen kanta
Egilea(k)Imanol Larzabal
Argitaratze-data1982
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daLau haizetara
HitzakMikel Arregi
Imanol Larzabal, doinuaren egile eta abeslaria

Fermin Muguruzak 2022an kantu hau txertatu zuen Black is beltza II Ainhoa filmekoen artean.[2]

Imanol. Kantatzen du kantuz album antologian ere (Elkar, 2022) ere txertatu zuen Anjel Valdesek, guztira Imanolen 40 abesti eta hainbat testu bildu zituela. Bi CDtan banatu zituzten kantuak, hogeina bakoitzean. Tartean daude, besteak beste, Nire euskaltasuna, Mendian gora, Ilun-ikarak eta Zure tristura lehen diskoan; eta Mayo, Maitiak galdegin zautan, Ausencia, Maitia nun zira eta bildumari izena ematen dion Kantatzen du kantuz bigarrenean.[3]

Letra aldatu

Itsasondoko haize gezalaz
Marinelen bertsoa
Zoaz urruti aidean
Lau haizetara (tris)
Donostiatik Iruñera.

Uzta garaiko gari usaia
Segarien bertsoa
Zoaz urruti aidean
Lau haizetara (tris)
Iruñetikan Baionara

Ezpain erien portu galdua
Maitarien bertsoa
Zoaz urruti aidean
Lau haizetara (tris)
Baionatik Vitoriara

Muga zaharrak mahastietan
Gaiteroen bertsoa
Zoaz urruti aidean
Lau haizetara (tris)
Vitoriatik Bilbaora

Burnizko bihotz arrailduna
Gabetuen bertsoa
Zoaz urruti aidea
Lau haizetara (tris)
Bilbaotik Euskal Herrira

Erreferentziak aldatu

  1. Larzabal, Imanol. (1977). «Lau haizetara» www.badok.eus (CBS) (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  2. «Black Is Beltza II: Ainhoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  3. Sarasola, Ainhoa. «Barreneraino iritsi nahi zuen bozaren omenez» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).

Kanpo estekak aldatu