Lata mendia (samoeraz Mauga Lata, ingelesez Lata Mountain) Ekialdeko Samoako edo Samoa Estatubatuarreko mendirik altuena da (966 m[1]). Ta'ū uhartean dago.

Lata
Datu orokorrak
Garaiera963 m
Prominentzia963 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak14°14′13″S 169°27′25″W / 14.2369°S 169.4569°W / -14.2369; -169.4569
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Ameriketako Estatu Batuetako Lurraldeak Amerikar Samoa
District of American SamoaManuʻa District
Babestutako-eremuaNational Park of American Samoa (en) Itzuli
Leku geografikoaTa'ū
Lata mendiaren kokapena Ta'ūko mapa batean.

Ezaugarriak

aldatu

Lata sumendi aktiboa da[2] eta Ta'ū uharte osoa sumendi honek sortu zuen[3]. Samoa Estatubatuarreko parke nazionalaren barruan dago eta oihan izugarri batek inguratzen du[4].

Tontorra uhartea banatuta dagoen hiru konderriak (Fitiuta, Ta'ū eta Faleasao) biltzen diren lekua da. Bere mendebaldean, uhartearen erdialdean beste tontor inportante bat dago, Olotamia (903 m); ipar-ekialdean Luatele edo Judds kraterra dago, uharteko aireportua dagoen Fitiutatik hurbil.

Uhartearen barnealdean landaredia asko ixten da eta ibilbideak egin baino lehen kontsultatu beharra dago. Ekialdeko kostaldean Saua leku sakratua dago; parke nazionalaren uharteko egoitza dago eta hantxe hasten da hegoaldeko kostaldera doan ibilbidea. Hauxe izaten da mendira hurreratzeko gunea[5]; munduko amildegirik handienetakoa da hegoaldeko kostalde honetakoa, menditik itsasora berehalako jaitsiera ematen delako[6]. Alde horretan bertan Laufuti erreka (emari iraunkorra duen uharteko bakarra) menditik jaisten da. Landaredi itxiaz gain tontorraren inguruan askotan dagoen lainoa ere kontuan izan behar da; igoera bi egunetan egiten dute gehienek eta matxetea erruz erabili beharra dago. Horrek guztiak igoera zail egiten du eta jende gutxik bisitatzen du tontorra.

Tradizioak

aldatu

Samoa eta Polinesiako mito sortzaile batzuen arabera Manu'a uharteak dira samoar guztien jatorria. Tradizioaren arabera Tagaloak (samoarren jainko nagusia, eguzkiarena) lehen fale edo etxea Lataren tontorrean eraiki zuen[7]; mendia Tagaloaren lurreko egoitza zen.

Beste kondaira samoar batek dio Lata Fijitik etorri zen kanoa egilea zela; Savai'ira ere joan zen eta horregatik uharte honetako hego-ekialdea "Lata" deitzen da.

Kartografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Iturri guztiek ez diote garaiera bera ematen; ikus, adibidez, Gobernuaren webgune hau.
  2. Whoi aldizkari digitala.
  3. Txosten zientifiko honetan aipatua; ikus 21.or.
  4. Ikuspegia tontorretik.
  5. Ibilbideak Parke nazionalaren webgunean.
  6. Webgune bera.
  7. Hawai'iko unibertsitateko; ikus 23.or.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu