Savai'i Samoakoa eta Samoa uhartediko uharterik handiena eta garaiena da. 1.694 km²2ko azalera du eta uharteko punturik garaiena, Silisili mendia, itsas mailatik 1.858 metro gora dago. Horrez gain, Polinesiako bosgarren uharterik handiena da Zeelanda Berriko bi uharte nagusien eta Hawaii eta Maui uharteen ondotik.

2006ko erroldaren arabera 43.142 biztanle ditu, Samoako biztanleen %24 inguru.

Geografia aldatu

Savai'i Upolu uhartetik ipar-mendebaldean dago, 8 km ingurko zabalera duen Apolimako itsasarteak bereizirik. Samoako bi uharte nagusion artean askoz txikiagoak diren Manono eta Apolima uharteak daude. Savai'i uharteak jatorri bolkanikoa du eta barnealde menditsua oihan itxiek estaltzen dute.

Klima aldatu

Klima ozeaniko tropikala du, beroa eta hezea. Euriterik handienak azaroa eta apirila bitartean izan ohi dira. Zikloiak ere ohiko fenomenoak dira eta litekeena da sasoi horretan gertatzea.[1]

Geologia aldatu

Savai'i uhartea Hego Pazifikoko ezkutu-sumendirik handiena da, azaleraren %3a baino ez duela uraren gainetik.[2] Sumendi aktibo bat da eta azken erupzioa 1905 eta 1911 urteen bitartean gertatu zen. Uhartea itsas-hondotik azaleratzen den ezkutu-sumendi basaltiko batez osatuta dago.

Samoa uhartediaren ekialdean dagoen Samoako puntu beroak azal lezake uhartediaren sorrera.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) FAO. Samoa. (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 7a).
  2. (Ingelesez) Rottman, Gordon L.. (2002). World War 2 Pacific island guide. , 88 or. ISBN 978-0-313-31395-0. (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 7a).

Kanpo estekak aldatu