Lars Gabriel Branting

gimnasta suediarra

Lars Gabriel Branting (Grödinge, 1799ko uztailaren 16a - Stockholm, 1881eko martxoaren 27a)[1] fisioterapia eta gorputz hezkuntzako irakasle suediarra izan zen .

Lars Gabriel Branting

Bizitza
JaiotzaGrödinge parish (en) Itzuli1799ko uztailaren 16a
Herrialdea Suedia
HeriotzaAdolf Fredriks parish (en) Itzuli eta Stockholm City (en) Itzuli1881eko martxoaren 27a (81 urte)
Hobiratze lekuaAdolf Fredrik Church cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Emerentia Maria Charlotta af Georgii (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSuediako Kirol Eta Osasun Zientzien Eskola
Jarduerak
Jarduerakgimnasta

Find a Grave: 189518691 Edit the value on Wikidata

Datu biografikoak aldatu

Brantingen gurasoak Jakob Branting (gobernadore nagusiaren bulegoan laguntzailea) eta Anna Brita Löndahl ziren. Gaztetan osasun arazoak izan zituen, horregatik 1813an tratamendua jaso zuen Pehr Henrik Ling- ek sortutako Stockholmeko Gymnastiska Central Institutet (GCI) erakundean. Tratamenduaren emaitza onez gain, Branting-ek Ling-en arreta erakarri zuen bere bizitasuna eta trebeziarengatik. Ondorioz, 17 urte zituela, Lingek laguntzaile gisa hartu zuen; lehenik GCIean, gero Karlbergeko eskola militarrean gimnasia eta esgrimako irakasle laguntzaile gisa. Hainbat gai teorikotan ( anatomia, fisiologia, etab.) sakontzeko, Karolinska Institutuan eta Serafim Ospitalean ikasteko urte batzuetan liberatua izan zen.

1873tik Emma af Georgirirekin ezkondu zen. Hjalmar Branting politikaria haien semea izan zen.[2]

Ogibideaz gain, Brantingek musika polifonikoa konposatu zuen, besteak beste Erik Johan Stagnelius eta Ling irakaslearen letrak musikatuz. Tronpa jotzen zuen, eta Musikako Errege Akademiako bigarren mailako kide izan zen 1861etik aurrera.

CGI ikastetxearen zuzendari aldatu

1839an, Branting GCI ikastetxearen zuzendaria izendatua izan zen; kargu hori 1862ra arte beteko zuen.

Nordisk Familjebok entziklopediaren arabera, Brantingek bizitza osoan gorputz hezkuntzaren eta fisioterapiaren garapenean lan egin zuen. Teknikoki, "gehiegizko zehaztasuna" izatea egotzi zitzaion; halere, diziplina hauen oinarriak Ling-ek baino sakonago aztertu zituen.

Gaur egunean ere, Brantingi "fisioterapia zientzia gisa onartua izatearen alde gehien egin zuen pertsona" izatea aitortzen zaio. Halere, Lingen papera goresteko, terapia fisikoaren historia manipulatzea ere egozten zaio, Hipokrates-Galenoren garaietatik arlo hori landu zutenen aitzindarien papera ilunduz.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Lars Gabriel Branting - Svenskt Biografiskt Lexikon» sok.riksarkivet.se (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  2. (Suedieraz) Födelsebok. 2021-02-14 (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  3. Ottosson, Anders. (2011). [https://www.researchgate.net/publication/225429089_The_Manipulated_History_of_Manipulations_of_Spines_and_Joints_Rethinking_Orthopaedic_Medicine_Through_the_19th_Century_Discourse_of_European_Mechanical_Medicine The Manipulated History of Manipulations of Spines and Joints? Rethinking Orthopaedic Medicine Through the 19th Century Discourse of European Mechanical Medicine. ] Medicine Studies, 3:83–116 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu