Larru-tripaki beltz
Larru-tripaki beltza (Phellodon niger edo Calodon nigrum) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi oso larrukara du, inolaz ere ezin da jan.
Larru-tripaki beltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Phellodon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Phellodon niger P.Karst., 1881 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum nigrum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, mehea, lehenengo zabaldu egiten da eta gero inbutu itxura hartzen du; gainazal tomentuduna du eta hari finekin, beltz-urdinxka kolorekoa, eremu zirkular arinekin eta ertz irregularrekoa, zuria eta iletsua.
Orratzak: Luzeak, 2 eta 4 mm bitartekoak, dekurrenteak, zuriak, gero grisak.
Orratz dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak.
Hanka: Betea, irregularra, tomentuduna oinarrian, beltza edo gris zikina.
Haragia: Zurruna, larrukara, mehea, urdin argi kolorekoa, gero beltz-urdinxka eta txikoria txigortuaren usain bizia du alea lehor dagoenean.[2]
Etimologia: Nigrum epitetoa latinetik dator, beltza, iluna esan nahi duen "niger" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jateko modukoa larrukara delako.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPhellodon melaleucus delakoarekin, honen oina ez da feltroduna eta arrexka kolorekoa da. Phellodon confluens espeziearekin ere nahas daiteke, honek kolore gorrixka-arretik gris-arrexkarakoa du.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUda amaieran eta udazkenean, koniferoen eta hostozabalen basoetako lurzoru azidoen humusean.[5]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Australia, Japonia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 609 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 456 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 597 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 106 or. ISBN 84-87997-86-4..