Lara Croft
Lara Croft Tomb Raider bideo-joko saileko protagonista da. Arkeologo ingeles oso argia eta atletikoa da, eta antzinako hilobietan eta mundu osoko hondakin arriskutsuetan murgiltzen da. Toby Gardek eta Core Design talde garatzaile britainiarrak sortua, 1996an agertu zen lehen aldiz Tomb Raider bideojokoan.
Lara Croft | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Toby Gard (en) |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Wimbledon, 1968ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Sexua | emakumezkoa |
Garaiera | 1,75 m |
Jarduera | esploratzailea arkeologoa borroka-artista arkularia |
Ilearen kolorea | gaztaina-koloreko ile |
Familia | |
Aita | Lord Richard Croft |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Jacqueline Natla (en) |
Neneh Cherry eta Tank Girl komiki pertsonaiak inspiratuta, Gardek Lara Croft diseinatu zuen estereotipatutako emakumezko pertsonaiei aurre egiteko. Kritikarien ustez, Lara Croft bideo-jokoko pertsonaia esanguratsua da herri kulturan. Sei Guinness World Records ditu, jarraitzaile asko, eta filmera arrakastaz egokitutako bideo-jokoetako lehen pertsonaietako bat da.[1] Lara Croft ere sex symboltzat hartzen dute, industrian arreta orokorra lortzen lehenetarikoa.[2]
Agerpenak
aldatuHonako bideo-jokoetan agertu da:
- Tomb Raider - 1996
- Tomb Raider II: Starring Lara Croft - 1997
- Tomb Raider III: Aventures of Lara Croft - 1998
- Tomb Raider: The Last Revelation - 1999
- Tomb Raider: Chronicles - 2000
- Tomb Raider: The Angel of Darkness - 2003
- Tomb Raider: Legend - 2006
- Tomb Raider: Anniversary - 2007
- Tomb Raider: Underworld - 2008
- Tomb Raider (Reboot) - 2013
- Rise of the Tomb Raider - 2015
- Shadow of the Tomb Raider - 2018
Zineman ere bere bertsioak izan ditu:
- Lara Croft: Tomb Raider (2001), Angelina Joliek antzeztua.
- Lara Croft: Tomb Raider – The Cradle of Life (2003), Angelina Joliek antzeztua.
- Tomb Raider (2018), Alicia Vikanderrek antzeztua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Lara Croft picks up six Guinness world records» Telegraph 2010-1-21.
- ↑ (Ingelesez) «Video World Is Smitten by a Gun-Toting, Tomb-Raiding Sex Symbol» New York Times 1998-1-19.