Lapurdiko armarria Euskal Herriko herrialde horretako armarria da.

Deskribapena aldatu

Erdibitutako armarri honek alderdi bi ditu: lehendabizikoan eskuan arpoi-dardo bat duen lehoi gorri bat urrezko eremu batean dago, bigarrenean, berriz, urrezko zitori horia eremu urdinean.

Historia aldatu

Philippe Veyrinen esanetan[1] armarria antzinako bizkondeen armarrian oinarrituta dago, honek zitori horia eta lehoi gorria zituelako. Zitori horiari buruz eztabaida ugari izan da adituen artean, batzuk 1451n Frantziako Erresumarekin batu zenean jarri zutela eta besteek Oto I.a Handiaren garaikoa zela diotelako[2].

Edonola ere, armarria Uztaritzekoa ere bada, herrialdeko lehendabiziko hiriburua eta Lapurtarren Biltzarraren lehendabiziko egoitza zena.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Lapurdiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.