Ongi etorri, Zuriain, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Euskal-Herria.org aldatu

Kaixo Zuriain. Daukagun txantiloia dagoeneko prest dago euskal-herria.orgeko kanpo loturak txertatzeko zenbakia jartzearekin bakarrik. Nahikoa da | luberri = zenbakia jartzea agertzeko. Begiratu nola dagoen jarrita Otsogorrigaina mendian eta berdin egin dezakezu. Edozein galdera baduzu egin lasai! -Theklan ·   ·   11:04, 30 Iraila 2010 (UTC)


Kaixo, Zuriain. Ikusiko zenuenez, Luberri edo euskal-herria.org webguneko helbidea jartzen duzun eran, ez da batere txukun geratzen. Behar bezala gera dadin, orri bat editatzen duzunean, == Kanpo loturak == kodea ageri den tokiaren azpian, ondorengo kode hau kopia dezakezu (kasu bakoitzerako, helbidearen zatia aldatuta):

* {{eu}} [http://euskal-herria.org/node/488 Luberri webgunean]

Ikusiko duzu askoz dotoreago geratuko zaizula horrela. Adibidez, nik kode hori erabili dut Otsogorrigaina mendiko «Kanpo loturak» atalean. Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 21:25, 30 Iraila 2010 (UTC)

Kaixo, Zuriain. Zure aldaketak ezabatu beharko ditut, goiko oharrei ez diezulako kasurik egin. Ondo dago Wikipedia osatzen laguntzea, baina, egiten ari zaren moduan, lan gehiago ematen diguzu wikilarioi, gaizki jarri duzuna zuzendu behar baitugu. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 07:37, 1 Urria 2010 (UTC)
Kaixo, Zuriain. Wikipedia talde lan bat da: guztion artean erabakitzen dugu nola egin, eta guztiok arau batzuk bete behar ditugu, emaitza bateratu bat lortzeko. Zu, orain, kode hau jartzen ari zara:
[http://euskal-herria.org/node/154 Euskal Mendien orrialde euskalduna]
Kode hori ez dator bat artikuluetan erabiltzen dugun formatuarekin, bi arrazoi hauek direla kausa:
  1. Artikuluaren bukaeran jartzen duzu. Hori ez da bere tokia, «Kanpo loturak» jartzen duen lerroaren azpian jarri behar duzu.
  2. Zuk jarritako testuak ez du informazio zehatzik ematen: «Euskal Mendien orrialde euskalduna» ez da zuzena. Ez da orrialde bat, baizik eta webgune bat; eta webgunearen izena jarri behar da. Luberri proposatu zizun Theklanek; hori nahi ez baduzu, euskal-herria.org jar ezazu, behintzat.
Erabiltzen ari zaren kode horren ordez, Wikipediako ereduarekin bat datorren beste hau proposatzen dizut (berriz ere):
* {{eu}} [http://euskal-herria.org/node/154 euskal-herria.org webgunean]
Kode horretan, izartxoak (*) zerenda itxura ematen dio; eta {{eu}} zati horrek, euskaraz dela adieraziko du. Egizu proba, Wikipediako artikulu batean kode hori jarrita: ikusiko duzu askoz hobeto geratuko zaizula.
Mesedez, egin kasu ohar hauei. Bestela, administratzaile batek zure parte-hartzea blokeatu beharko du. Edozein zalantza baldin baduzu, galdetu hemen niri edo hemen Theklani (Theklan geologoa da, eta esperientzia handia du mendiei eta geografiako beste hainbat gairi buruzko informazioa Wikipedian lantzen). Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:19, 1 Urria 2010 (UTC)

Ordu batez blokeatuta aldatu

Kaixo, Zuriain. Ordu batez blokeatu zaitut, egin zaizkizun oharrak irakur ditzazun. Segi ondo, eta galdetu lasai.--Unai (esan) 09:10, 1 Urria 2010 (UTC)

Kanpo loturak aldatu

Inork ez dizu esan ezabatzeko, baizik eta formatu egokian jartzeko! --Unai (esan) 10:45, 1 Urria 2010 (UTC)

Parte hartzera animatzeko aldatu

Kaixo, Zuriain. Penaz ikusi dut zure ekarpenak ezabatzen ari zarela. Nire asmoa zen zu ekarpenak egitera animatzea, bai, baina ekarpen horiek behar bezala eginez. Abesbatza bat bezalakoa da Wikipedia: taldekideak behar ditugu, gure ahotsa hobeto entzun dadin; baina, abestiak desafinatuta ez geratzeko, guztiok behar diogu partiturari jarraitu.

Orain badakizu zein den partitura. Animo, eta parte har ezazu zure ekarpenekin. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:47, 1 Urria 2010 (UTC)