Ongi etorri, Zubiria, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Lehen dama edo lehen anderea? aldatu

Kaixo. Orain arteko Ameriketako Estatu Batuetako lehen dametatik 38ren artikuluak sortuta daude jada. Guzti horietan 'lehen dama' moduan azaltzen da, horrela hasi ginelako artikuluak sortzen. Hala eta guztiz ere, ulertzen dut zuk azaltzen duzun kezka hori. Dama hitza erdarakada dirudien arren, hiztegi guztiek hori bera ematen duten euskal baliokidetzat, eta Euskaltzaindiaren hiztegian ere ageri da. Egia esan zuk proposatzen duzun andere edo andereño edonor izan daitekeela uste dut, eta ingelesezko lady andere ere izan daitekeen arren, dama hitz horrek beste "maila" bat adierazten duela uste dut. Ez duzu hala ikusten? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:52, 9 Abuztua 2007 (UTC)

Kaixo TXIKI, orain ulertzen dut, ala den, eskerrik asko hain ondo azaltzeagatik. Oraindik aurrera, lehenengo dama.

Doraemon dela eta aldatu

Ez horregatik Zubiria, horretarako gaude hemen, denon artean wikipedia hobetzeko. Abestiko akatsak zuzendu eta argazki bat jarri besterik ez dut egin, dena den. Abestia ondo jartzeko, buruz ez dakit nola egin baina beste orrialde batean begiratuta jarriko dut marrarik gabe (nik uste hobe dela).

Doraemonen artikuluan gehiago idazteko asmorik ba al duzu? Bestela, nik gaztelaniazko orritik itzuliko nuke.

Eta azkenik, mezu bat idazten duzunean, mesedez idatzi bukaeran --~~~~ zeinuak, nork idatzi duen jakiteko. Ondo izan.

--Euskaltzale bat 12:54, 14 Abuztua 2007 (UTC), idatzi hemen

Langileen mugimendua Espanian aldatu

Langileen mugimendua Espanian wikitu egin beharko litzateke, barne loturak jarri, irudiak gehitu, etab. oso artikulu interesgarria baita baina wikitu beharrekoa, adibidez ez zuen inolako kategoriarik. Artikuluaren sortzaile zarenez zeuk egitera animatzen zaitut eta laguntza behar baduzu eskatu, oso artikulu zabala eta interesgarria baita. Martin Ugalde 16:21, 24 Abuztua 2007 (UTC)

Sexenio revolucionario aldatu

Seiurteko iraultzaile. --Unai (esaidank) 07:37, 23 Apirila 2008 (UTC)

Unaik dioen bezala Seiurteko iraultzaile. Baina kontuan izan, dagoeneko badela artikulu hori, Seiurteko demokratikoa izenarekin. Baina lasai asko garatu dezakezu! (Eta gogoratu, mesedez, beste lankideei idaztean sinatzea) --josugoni (erantzun hemen) 07:49, 23 Apirila 2008 (UTC)

Seiurteko iraultzailea aldatu

Nik horrela itzuliko nuke. Dena dela, esatea oso garrantzitsua dela sinatzea eztabaida orrietan, jakiteko nor den hori idatzi duena ~~~~ jarriz komentarioaren atzean. Era honetan, jakingo da nork idatzi duen. Testu honen ostean nire lankide izena agertzen den moduan. Ondo izan eta galderarik izanez gero, galdetu lasai--Janfri; bai esan?   10:11, 23 Apirila 2008 (UTC)