OIa.bilbao
Ongi etorri, OIa.bilbao, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Monitore musker aldatu
Kaixo Ola.bilbao! Sortu berri duzun Musker monitore artikulua, berez barano artikuluan egon beharko luke, euskaraz horrela esaten baita (oker ez banago, behintzat). Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 13:43, 17 martxoa 2012 (UTC)
- Kaixo. Zuk idatzi duzuna "barano" artikuluan gehitu, formatu onean noski! Gero nik "Monitore musker" ezabatu eta "barano" artikulura bideratuko dut. Horrela, "Monitore musker" idaztean denean, "barano" agertuko da. --josugoni (erantzun hemen) 22:01, 20 martxoa 2012 (UTC)
Kaixo. Josuk esan nahi zizuna hauxe da: kopia ezazu «musker monitore» artikuluko testua, eta itsatsi «barano» artikuluan. Kontuz ibili, «barano» artikuluan dagoen informazio baliagarria ez ezabatzeko. Egin behar duzuna da «barano» artikuluan lehendik dagoen informazioa osatu, hobetu, «musker monitore» artikulutik ekarritako informazioarekin. --Xabier Armendaritz 2012-03-22, 18:51