Ongi etorri, Mizpirak, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.

ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Maiatzaren lehena aldatu

Kaixo Mizpirak: Maiatzaren 1 artikuluan egin duzun edizioa ezabatu egin dut, testu hori Langileen Nazioarteko Eguna artikuluan joan beharko litzake. Behean kopiatu dizut, testua berreskuratzeko. Gogoratu egile eskubideak errespetatu beharra dagoela, beraz jatorriko testuak kopiatzeko eskubide egokiak dituen begiratu.

Ulertuko duzulakoan, eskerrik asko lanagatik -Lainobeltz (eztabaida) 22:11, 2 maiatza 2016 (UTC)

Testua aldatu

Langileentzat egun garrantzitsua da, egun honen jatorria Rosa Luxenburgek Parisen 1894ko otsailean idatzitako "Maiatzaren lehenaren jatorria" izeneko artikulu batean batean horrela kontatzen du:

1856an Australian jaio zen zortzi orduko lanaldia lortzeko jai proletario bat ezartzearen ideia zoragarria, non orduko langileek erabakita zuten egun osoko greba bat antolatzea, mitin eta aisialdi ezberdinen bitartez zortzi orduko lanaldiaren aldeko manifestazio modura. Ospakizun horretarako eguna apirilaren 21a izatea erabaki zuten.

Hasiera batean langile australiarrek ospakizun bakarra zerabilkiten buruan, 1856ko apirilak 21 hura. Baina, lehen ospakizun modura ideia aztoratzaileekin animatuz eragin latza izan zuenez Australiako langileriarengan, urtero errepikatzea erabaki zen. Hain zuzen: Zerk eman ziezaiokeen langilegoari adore eta fede gehiago euren erabakimenez zuten geldialdi masiborako gaitasunak baino? Zerk eskaini ziezaiokeen kemen gehiago fabrika eta tailerretako betiko esklabuei euren jendearen aitortzak baino?

Horregatik, jai egun horren ideia ziztu bizian onartu zen eta berehala hasi zen zabaltzen Australiatik beste herrialdetara, langile-mundu osoa konkistatu arte.

Langile australiarrei jarraitzen lehenak iparramerikarrak izan ziren. 1886an ezarri zen maiatzaren 1a grebarako egun unibertsal modura. Egun horretan, 200.000 langilek abandonatu zituzten euren lanpostuak eta zortzi orduko lanordua exijitu zuten. Geroago, poliziak eta traba legalek urte luzez eragotzi zuten manifestazio erraldoi honen errepikapena.

Ala ere, 1888an indarberriturik hartu zuten erabakia eta 1890eko maiatzaren 1 ezarri zuten hurrengo ospakizun gisara.

Bitartean, Europako langile mugimendua nabarmenki indartu zen. Honen adierazle indartsuena Langileen Kongresu Internazionala izan zen 1889an. Bertan, 400 ordezkari agertu zirelarik, langileen lehen aldarri gisara zortzi orduko lanorduak behar zukeela erabaki zuten. Lavigne de Burdeosek, sindikatu frantsesen ordezkariak, geldialdi unibertsal baten bitartez aldarrikapen hori herrialde guztietara zabaltzea proposatu zuen. 1890eko maiatzaren 1ean greba ezartzearen alde agertu zen langile estatubatuarren ordezkaria eta beste kamaradengan irrika handia sortu zuen. Kongresuak horrela, egun hori langilegoaren jai unibertsala izendatu zuen.

Langileek, 30 urte lehenago Australian egin bezala, manifestazio bateratu eta bakarrean pentsatzen zuten. 1890eko maiatzak 1 hartan Kongresuak erabaki zuen herrialde guztietako langileak batera manifestatuko zirela zortzi orduko lanaldiaren alde. Inork ez zuen aipatu ospakizun hura errepikatzea. Noski, inork ezin izan zuen aurreikusi horrelako arrakasta izango zuenik ideia hark ez eta langile klaseak halako bizkortasunez barneratuko zuenik. Ala ere, nahikoa izan zen behin ospatzea guztiek ulertu eta sentitu zezaten urterokoa eta egonkorra bilakatu behar zuela.

Maiatzaren lehenak zortzi orduko lanordua ezartzea adierazten zuen. Baina, helburua lortu ondorenean ere, maiatzaren 1a ez zen baztertu. Burgesiaren eta klase zapaltzailearen aurkako Langilegoaren borrokak dirauen bitartean, eskakizun guztiak asetzen ez diren bitartean, maiatzaren 1a eskakizun guzti horien aldeko manifestazio bat izango da. Eta garai hobeak etortzen direnean, langile klaseak bere helburua lortu duenean, ziurrenik gizadi guztiak ospatuko du maiatzaren lehena, garai bateko sufrimendu eta borroka mingotsak ohoratuz.

Maiatzaren lehena aldatu

Kaixo Mizpirak! Maiatzaren 1a artikuluan aldaketa bat egin duzu baina idatzi duzuna jartzeko toki egokiena Langileen Nazioarteko Eguna artikulua da. Ikusi artikulu hori nola dagoen eta aztertu duzun ezagutzarekin nola hobetu dezakezun. Gogoratu garrantzitsuak dela zenbait adierazpenetan erreferentziak ematea. Ongi etorri Wikipediara eta edozein zalantza baduzu, gustura asko laguntzen saiatuko gara. Animo!--Xabier Cañas (eztabaida) 22:17, 2 maiatza 2016 (UTC)