Ongi etorri, Mgaraizabal, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 17:58, 5 azaroa 2021 (CET)Reply

«Fariba Sheikhan» artikuluko atal bat ezabatu dut aldatu

Kaixo! «Fariba Sheikhan» artikulutik, «Gustuak eta ametsak» atala ezabatu dut, ez zuelako eduki entziklopedikorik. Eduki hori, berez, ez zen entziklopedia baterako egokia; blog baterako-edo bai, ordea...

Beste tokiren batean jarri nahi baduzu, eduki hori ez dago behin betiko galduta, artikuluaren historian gordeta geratu baita.

Edozertan laguntza behar izanez gero, esan lasai. Ahal duguna egiten saiatuko gara. Ondo izan.

Xabier Armendaritz   2022-03-08, 10:40 (UTC)

Eskerrik asko El Prado Editatonan parte hartzeagatik... aldatu

... Eta gustatuko litzaiguke zu inkesta hau betetzea '

  1. jardueraren balorazioa ezagutzea
  2. zure wikimedista-lanaren jarraipena egitea.

Irakurri hemen ekitaldiaren kronika.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta hainbeste lana generOreka lortzeko egiteagatik! Mentxuwiki (eztabaida) 16:24, 18 apirila 2023 (CEST)Reply

Gehiegizko kategorizazioa aldatu

Kaixo! Ikusi dut Miren Meaberen artikuluan gehiegizko kategorizazioa egin duzula. Adibidez:

1

Alkateak
Emakume alkateak
Arabako alkateak
Euskal Herriko alkateak
Euskal Herriko emakume alkateak

2

Politikariak
Emakume politikariak
Arabako politikariak
Euskal Herriko politikariak

3

Aktibistak
Emakume aktibistak
Euskal Herriko aktibistak

Lehenengo multzoan, soberan zeuden «Alkateak», «Emakume alkateak» eta «Euskal Herriko alkateak». Batez ere lehenengoa («Alkateak» kategoria) dago soberan. Zergatik? Bada, multzo horretako gainerako kategoria guztiak «Alkateak» kategorian sartuta dauelako. Hau da, kategoria horien bidez, artikulua dagoeneko sartuta dago «Alkateak» kategorian. Era berean, «Euskal Herriko emakume alkateak» kategoriaren bidez, artikulua sartuta dago «Emakume alkateak» kategorian. Eta hala «Euskal Herriko emakume alkateak» nola «Arabako alkateak» kategorien bidez, artikulua sartuta dago «Euskal Herriko alkateak» kategorian.

Bigarren multzoan, arrazoi beragatik, soberan zeuden «Politikariak» eta «Euskal Herriko politikariak» kategoriak.

Hirugarren multzoan, arrazoi beragatik, soberan zegoen «Aktibistak» kategoria.

Guztiok ikasten dugu elkarrengandik, eta nik ere ez nekien gauza asko ikasi dut zuk idatzitako artikulu hori irakurrita. Eskerrik asko!

Besarkada bat, eta segi wikipediagintzako lan bikain hori egiten.

Xabier Armendaritz   2023-08-23, 10:33 (UTC)

WikiEmakumeok DOnKumentala aldatu

Datorren azaroaren 14an WikiEmakumeok elkartearen genealogia posibleetako bat kontatzen duen dokumentala estreinatuko dugu.

Esteka honetan, mundu mailako estreinaldiaren informazio guztia. Estreinaldiaren ondoren, dokumentalerako esteka bit.ly/wikiemakumeok helbidean egongo da.

Eskerrik asko proiektu honen parte izateagatik!

-- Mentxuwiki (eztabaida) 09:51, 9 azaroa 2023 (CET)Reply