Ongi etorri, June.romatet, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

«Biblia» artikuluko edizioak aldatu

Kaixo, June. Zergatik kentzen duzu «Biblia» artikuluko bigarren paragrafoko informazioa? Ezabaketa hori egiteko arrazoi ondo oinarrituak eman beharko dituzu artikulu horren eztabaida orrian, eta beste wikilarion adostasuna bilatu; bestela, ez ezabatu paragrafo horretako informazioa, mesedez.

Azalpen horiek eman eta adostasun hori lortu gabe berriz ezabatze hori egiten baduzu, blokeatua izango zara, Wikipediako arauak ez betetzeagatik.

Bestalde, «Historia» atalean idatzi duzuna ez da batere neutroa: kristau ikuspegitik dago egina erabat. Beraz, neutraltasun hori ematen ez bazaio, atal horretako edukia ezabatu beharko da.

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2019-02-28, 09:21 (UTC)

Blokeatua aldatu

--Xabier Armendaritz   2019-02-28, 09:33 (UTC)