Oraingo bertsioaren akatsak (data honetan: 2019-02-28, 10:43) aldatu

Oraingo bertsioak akats hauek ditu:

  • «Historia» atala kristautasunaren promozioa da, ez du neutraltasunik.
  • Erreferentziatzat aipatutako dokumentuek ez diote artikuluari egiaztagarritasunik ematen, ez dutelako Wikipedian erabiliak izateko gutxieneko fidagarritasunik.
  • «Historia» atalean, ugari dira hizkuntza akatsak («1565.urtean», «King James»).

Nire ustez, akats horiek guztiak konpondu arte, «Historia» atala ez dago argitaratzeko moduan.

(Gai honetan eta egiaztagarritasunarenean parte hartu dutenei, eztabaida honetan parte hartzeko deia: @Patxi lurra:, @Xabiereus:, @Enzaiklopedia:, @Marklar2007:, @EnekoGotzon:, @June.romatet:, @Theklan:, @Lainobeltz:, @Iñaki LL:.) --Xabier Armendaritz   2019-02-28, 10:18 (UTC)

Bai, momentuz lan egin behar da horretan. Hobe litzateke Proba orrian egitea lana, baina lanean ari dira. Bihar egongo naiz eurekin eta baloratuko dugu zuzenean nola hobetu daitekeen lana. Eskerrik asko @Xabier Armendaritz: iruzkinengatik, oso erabilgarria izango da. -Theklan ·   ·   10:24, 28 otsaila 2019 (UTC)
Eskerrik asko Xabier Armendaritz honekin ohartzeagatik, artikuluak garrantzia baitu, eta pobre landuta dago. Bat nator guztiz aipatutako puntuekin. Egiaztagarritasunari begira, ez ditu gutxienezko baldintzak betetzen: prezi bat edonorena izan daiteke, youtubeko erreferentzia ere talde jakin batek ateratako promozio bideoaren itxura du. Euskomediako erreferentzia ona da. Hona hemen egiaztagarritasunean baliozkotzat hartzen diren iturriak zehazki. Esango nuke artikuluak zuzenketa sakona eskatzen duela, jatorrizko ikerketa baztertuz. Iñaki LL (eztabaida) 11:29, 28 otsaila 2019 (UTC)

Erreferentzia sistemak huts egiten aldatu

Egun on, erreferentzia sistema ez dago garbi, ez baitago egiaztatzerik zenbakiek zeri egiten dioten erreferentzia, ez dira erreferentzien atalean agertzen. Bestetik, hemen adibidez, zuzenketa egokiak eginagatik, baliozko erreferentziak kendu dira. Zuzenketa egoki batzuk egin direnez, ez dut aldaketa desegin, baina erreferentziak berrezarri behar dira, non eta lehenago akastunak ez ziren. Kasu horretan, ondo leudeke kenduta. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 09:39, 21 martxoa 2019 (UTC)

"Biblia" orrira bueltatu.