Lankide eztabaida:Josugoni/2009 iraila-abendua

garai kosmologikoa aldatu

barkatu, josu, baina nire lankide orrian erantzun dizut. Dena den, ikerketa txiki bat egin dut eta garai kosmologikoa eta presokratiko ez da gauza bera: presokratikoetan sofistak biltzen dira, garai kosmologikoan ez (sofistak ez baitziren horretaz arduratu). Presokratiko terminoa Diles filologoak sortu zuen orain dela 100 bat urte, beraz ez da hain klasikoa ere.15:46, 21 Iraila 2009 (UTC)Joxemai

Eta beraz, jarri beharko genuke tales garai kosmologikoko filosofoa dela, baina kontuan hartu behar da filosofia manualetan ez dela izendapen hori erabiltzen eta agian filosofia ikasten duten gaztetxoak nahastu bakarrik egingo ditugula, garai kosmologikoko jartzen badugu. Onena, nire ustez, filosofo presokratikoentzat beste artikulu bat sortzea izango litzateke eta bertan, garai kosmologikoari buruzko atal bat jarri eta garai kosmologikoa artikulua bere horretan utzi (baina orduan garai kosmologikoa interwikirik gabe geratuko litzateke zentzu hertsian hartzen badugu)16:09, 21 Iraila 2009 (UTC)Joxemai

Blokeo bigunagoak aldatu

Zergatik txikitu dituzu nik ezarritako blokeo batzuk? Ez dut ulertzen... Ni blokeoen politika gogortzearen aldekoa naiz. IP dinamiko batekin sartzen den bandalo bati berdin zaio egun batez ala hilabete batez blokeatzen baduzu. Baina gerta daiteke IP hori dinamikoa ez izatea, eta agian hilabete batez berriro bueltatzeko gogoak kentzen zaizkio...--Unai (esan) 07:58, 6 Urria 2009 (UTC)

Adibide zehatz bat jartzearren: begiratu hau, eta ikusi zer blokeo mota ezarri dizkiozun, eta zer nolako jarrera azaldu duen IP horrek.--Unai (esan) 08:00, 6 Urria 2009 (UTC)

Barkatu. Ez hartu kontutan. Nik zuri ezin dizut ezer eskatu. Nik ere zure blokeo bat luzatu dut konturatu gabe. Normalean erabiltzaileen blokeo-erregistroa begiratzen dut blokeo bat ezarri baino lehen, baina batzutan pentsatu gabe egiten dut. Azken boladan apenas dut Wikipedian aritzeko astirik, eta blokeoak baino ez ditut egiten. Bestalde —baina erlazionatuta—, uste dut administratzaile bat gehiago behar dugula.--Unai (esan) 13:56, 6 Urria 2009 (UTC)

Artikuluak aldatu

Aupa Josugoni! Badakizu ez naizela oso trebea honetan eta aspaldiko garaietan aritu nintzen bezela, oraingoan ere, zure zuzenketak ikusten ditut nire artikuluetan. Tira, sentitzen dut. Eskerrak eman nahi dizut, eta nolabait barkamena. Izan ere, dagoeneko nire lankidetza :-/ oparoagoa izan beharko baitzen... --Zazpi; erantzun 09:05, 16 Urria 2009 (UTC)

GATPAC hankasartzea!!! aldatu

ay ama! hankasartzea eduki dut, eta GATPAC izenburuko artikulua idatzi dut, GATEPAC beharrean. Ez naiz gogoratzen izenburuaren aldaketa nola egin dezakedan... Sentitzen dut :-( Zazpi 21:36, 19 Urria 2009 (UTC)

Blokeatzen hastekotan aldatu

Ez ahaztu non nahi Hitlerren argazkiak jartzen aritzen den aingerutxu hau: http://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/209.242.141.25

Zariquiegui 17:58, 20 Urria 2009 (UTC)

primerakoa! Askoz hobe horrela. Denborarekin, artikulu hauek osatzen saiatuko naiz. Oso ongi! Zazpi 22:58, 20 Urria 2009 (UTC)

Iparraldeko geltokia aldatu

Josugoni, Donostiako geltoki hori ez da Iparraldeko geltokia, ez du zerikusirik puntu kardinalarekin. Hori berez da Ferrocarriles del Norte trenbideena zelako, eta jendeak Estacion del Norte, eta Norteko estazioa deitu izan dio (Txirritak Norteko ferrokarrilla esan zuen bezala). Orain, erdaraz ere Estacion de Atotxa izendatu ohi da, baita udalak ere. Beraz, uste dut izen egokiena Atotxako geltokia dela.--Mikel B. Sasikoa 14:53, 27 Urria 2009 (UTC)

Irakurri dut zure erantzuna. Nik ez dut gehiago esateko. Iparraldeko geltokia izenak niretzat ez du ez hankarik ez bururik. Eta berdin zait Atotxa izendapena nodnik datorren. Madrili egindako ez dakit zer erreferentzia urrun geratzen zait, futbol zelaia bera ere Atotxa izan denean betiko. Eta berriro ere diot gaur egun udalak ere Atotxa izena erabiltzen duela,adibidez, hor egingo den autobus geltokia izendatzeko. Hori ba, nik ez dut gehiago esateko. Ondo segi--Mikel B. Sasikoa 22:13, 30 Urria 2009 (UTC)

Oin-planta ==> Oinplanoa aldatu

Espero dut molestatu ez izana egin dudan aldaketa. Ea hurrengoan lehenago galdetzen dizudan. Beste gauza bat: ateburu baino, egokiagoa iruditzen zait izenburu gisa baoburu jartzea, orokorrean, eta artikuluan bertan zehaztea ateburua eta leihoburua daudela. Horrela egin dugu adibidez Elhuyarren "Hiztegi irudidunaren" itzulpenean. Ados? --Unai (esan) 18:53, 7 Azaroa 2009 (UTC)

Baserri hori pasa zait, bai. Elhuyarrekoek egindako itzulpenean "baoburu", "ateburu" eta "karga-habe" agertuko dira (azken hori cargadero esateko, hau da, egitura-zentzuan). Ni ere dintel mailegatzearen aldekoa nintzen, baina ez zuten gustuko izan. Interneteko arkitekturako hiztegian beste sarrera bat gehitu genuen (Igerabideren onespenarekin), hots, "burualde", azalerari buruz soilik aritzeko...--Unai (esan) 19:33, 7 Azaroa 2009 (UTC)

Herritarren ezizenak aldatu

Lasai, Josugoni, hankasartzeen erregearekin ari zara: neroni. Bestalde, ezizenen atal hori sortzeko eztabaidan iritzirik eman nahi baldin baduzu eskertuko nuke. Gabon pasa. --Euskalduna 19:33, 7 Azaroa 2009 (UTC)

Orain "ezizena" atala "euskaldunak" ataleko lauki berdinaren barnean sartuta agertzen da. Nere iritziz "ezizena" atala "herritarra" atalarean azpian (biak lauki ezberdinetan) joan beharko litzateke eta ez orain bezala bata bestearengandik aldenduta, bata izendapen ofiziala eta bestea "ez ofiziala" baita, modu honetan biak bata bestearen azpian egonta begirada batean ikusiko lirateke. Halere, hau nere iritzia besterik ez da. Gabon pasa eta bihar arte. --Euskalduna 0:25, 2009ko azaroaren 8a (UTC)

Kaixo Josugoni! Vi en tu "lankide orrialdea" que hablas el frances. Vi tambien que tu eres muy activo en Wikipedia. Soy nuevo en Wikipedia vasca, y aun no puedo escribir en vasco. Podrias ayudarme y traducir lo que falta en el articulo Rei Momo, ayudandote del articulo en frances? Si no puedes, digame. Gracias de antemano. Agur! --Dominik 08:46, 10 Azaroa 2009 (UTC)

Abestiak aldatu

Gabon Josugoni.
Arrazoi osoa duzu, beharbada konponbidea aspaldiko abestiak: Maria Solt eta Kastero, Olentzero, Iturengo arotza... horien dauden bezala hitzak utzi eta Txoria txori, Agur Euskal Herriari eta garaikideak diren edo sortzaileak bizirik dauzkaten abestien hitzak ezabatuz artikulua mantentzea litzateke (kanpo lotura atalean horien hitzak dauden webgunetarako lotura jarriaz), adibidez hori egin nuen Ni naiz abestiarekin. Horrela abesti horien artikuluak mantendu daitezke eta copyrightarekin arazoak sahiestu. Nere ustez pena merezi du euskarazko Wikipedian genero guztietako euskal abestien atala landu eta zabaltzea, Wikipedia euskal abestigintzaren lehio ezin hobea izan baidaiteke. Ondo izan.--Euskalduna 00:50, 2009ko azaroaren 11a (UTC)

Abertzaletasun infotaula aldatu

Kaixo Josugoni. Ados nago hasieran esaten duzunarekin. Niri berez ez zaizkit taula horren gauza asko gustatzen (nik ez dut egin). Baina alderdi guztietan (EA eta Batasunakoan, gutxienez) jarrita zegoenez, EAJkoan izan ezik, aurreko batean nik EAJkoan jarri nuen; eta gaur EAJren artikulutik kenduta ikustean, harrituta geratu naiz. Hala ere, niri ere aukerarik onena iruditzen zait infotaula hori Abertzaletasun artiluan soilik jartzea.
Bestetik, ez nago ados abertzaletasun/nazionalismoaz diozunarekin. Ez guztiz behintzat; kontu eztabadaigarria da. Abertzaletasuna "euskal nazionalismo"ren sinonimotzat hartu ohi da eta, beraz, ez litzateke beharrezkoa "euskal" hori aurretik jartzea. Beste kontu bat da "patriotismo"ren zentzuan erabili nahi badugu. Baina nire ustez, horri buruzko artikuluaren izenburuak "patriotismo" behar luke ("abertzale" ere erabili izan dela/erabil daitekeela aipatuz). Hala ere, berriro diot, kontu eztabaidagarria iruditzen zait. --Orereta (erantzunak) 01:21, 14 Azaroa 2009 (UTC)

Herrialde infotaulako letra tipoa aldatu

Buff! Pasatu egin zait. Letra tipoekin froga bat egin nahi nuen ea nola geratzen zen infotaulan ikusteko, eta atzera botatzea ahaztu zitzaidan. Bota dezakezu atzera berriro. Aio.--An13sa 19:21, 16 Azaroa 2009 (UTC)

Euskaltzaindia eta Frantziako eskualdeak aldatu

Ados. Ez naiz konturatu, nik 154 arauaren irizpideak jarraitu ditudalako. Dena den, hala bada egindako bi aldaketak atzera botako ditut. Eskerrikasko abisatzeagatik. Ondo izan.--An13sa 20:23, 19 Azaroa 2009 (UTC)

Santa Maria basilika aldatu

Berriro ere Santa Maria izenera itzuli dut sarrera, eta erreferentziak gehitu ditut. Eta, erreferentzia horiez gain, esan behar dut erreferentzia askoren beharrik ez dela, erreferentziak gorabehera arrazoi nabarmenena baita eliza horri Santa Maria esaten zaiola, eta ez Koruko Ama edo Koruko Andra Mari, erdaraz ere Santa Maria esaten zaion bezala, eta ez Virgen del Coro. --Mikel B. Sasikoa (erantzun hemen) 09:55, 3 Abendua 2009 (UTC)

Bikain iruditzen zait zure proposamena. Emandako datuak argiak izan behar dira, zentzuzkoak eta denontzat berdinak. Herri Batasunak adierazten duen ezker abertzaleak ETAren ekintzak salatzen ez dituela idazteko ere ez da inongo erreparorik izan behar, hori horrela baita. Eta horrela beste hainbat gauza. Denontzat entziklopedia hobea eta inpartziala izatea nahi baldin badugu, dena adierazi behar da argi eta garbi, gehiago edo gutxiago gustatu.

Tolosa hiriburu aldatu

Ikusi dut tolosako artikuluan,Tolosa hiriburu izan zen urteen atzean, aipua jarri beharra egin duzula. Hori nik idatzi nuen, Tolosarra nahiz eta erreferentziarik bilatu gabe esa dezaket hori, baina zuk edo beste batek bat behar baduzute, aski duzue Tolosako artxibategian, Tolosako udalaren web horrian edo wikipediako Donostia(euskera nahiz gaztelera),Gipuzkoa(berdin)eta Tolosa(gaztelera) artikuluan begiradatxo bat eman eta ikusiko duzu datu hau zehatza dela.Hala ere aipua nola jarri behar den laguntzen badidazu gustora eginko nuke edo zuk zeuk jarri mesedez, inporta ez bazaizu. Besterik gabe, agur bero bat eta Tolosa inguruko artikuluren batean laguntza behar baduzu emen naukazu laguntzeko prest.--Xxagu 23:45, 11 Abendua 2009 (UTC)

"Josugoni/2009 iraila-abendua" erabiltzailearen orrira bueltatu.