Ongi etorri, Gureesku, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Copyrighta aldatu

Kaixo Gureesku! Besterik zehaztu ezean, bertsolarien bertsoek copyrighta dute eta ezin dira Wikipediara igo. -Theklan ·   ·   12:49, 18 apirila 2019 (UTC)

Kategoriak aldatu

Kaixo Gureesku: Artikulu batzuei kategoriak txertatzen zabiltzala ikusi dut, eta beharrezko ez diren kategoria batzuk gehitu dituzula:

Biografiatan, {{Bizialdia}} txantiloia erabiltzen dugu. Txantiloi honek berak ezartzen ditu jaiotza urte kategoria eta heriotza urte/gizabanako bizi kategoria. Era berean, kategoria zehatzago bat ezartzen denean ez da beronen kategoria orokorra ezartzen: adibidez, arabako bertsolariak kategoria ezartzen badugu ez dugu bertsolariak kategoria ezarriko (ikus: Laguntza:Kategoria).

Besterik ez, jarrai lanean, lan txukuna egiten ari zara eta. Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai asko -Lainobeltz (eztabaida) 23:31, 30 apirila 2019 (UTC)

Gabon Lainobeltz!
Oraindik ikasten nabil wikipediaren mundu hau, beraz pila bat eskertzen dizut zuzenketak egitea. Halere, tamalez hanka sartzeak egiten jarraituko dudala uste dut nahiz eta ondo egiten saiatu. Behin hizketan gabiltzala pare bat kontu, lehenengoa zelan erantzun ditzaket "nire orriko" eztabaidak? eta bigarrena biografiak egiterakoan zelan egiten da normalean eskuinean agertzen den kutxatxoa? Irudiak eta datu garrantzitsuenak txertatzeko balio duena?
Milesker!!
Aupa Gureesku: Zure orriko eztabaida bat erantzuteko nahikoa duzu erantzun nahi duzun atalean "aldatu iturburu kodea" loturan klik egiteaz, eta erantzuna idatzi. Erantzun bakoitzeko : bezalako bat gehiago gehitu behar zaizkio erantzunari. Bi puntu bakoitzarekin testua barrurago doa erantzunak desberdinduz. Beste lankide baten eztabaida orrian idazten duzunean lankide orri jakinarazpen bat agertzen zaio; zure eztabaida orrian beste bati erantzuterakoan, ordea, ez zaio berez jakinarazpena agertuko; horretarako {{ping}} txantiloia erabili dezakezu. Adibidez, mezuaren hasieran ::Kaixo {{ping|Lainobeltz}} kodea idazterakoan, ping horrek Lainobeltz lankideari jakinarazpen bat helaraziko dio, eta horrela zure erantzunaz ohartuko da. Gogoratu baita, eztabaida orri batean idazten duzunean, sinadura ezartzeaz (ikus: Laguntza:Sinadura). Horretarako honelako lau ikur ezartzen dira: ~ (~~~~). Editatzen ari zarela, edizio kutxaren azpian begiratzen baduzu, Sinadura ezartzen duen tokian ikur hori ikusiko duzu.Bertan klikatuta sinaduraren kodea agertuko zaizu, eta aldaketak argitaratzerakoan kode horrek zure sinadura erakutsiko du.
Biografiei dagokionez, {{Biografia_infotaula_automatikoa}} txantiloia erabiltzen da. Horretarako, {{Biografia_infotaula_automatikoa}} kodea ezartzen da hasieran eta txantiloiak datuak Wikidatatik hartzen ditu automatikoki. Datu horiek ez badaude wikidatan, bertan txertatu behar dira (begiratu:Laguntza:Wikidata).
Aurrera ba! egin probak, eta ekarpenak egiten joan hala bakoitzean zerbait ikasita, konturatu orduko gero eta gauza gehiago erraz-erraz egiten joango zara. Edozein zalantza, galdetu lasai asko -Lainobeltz (eztabaida) 09:49, 1 maiatza 2019 (UTC)
Kaixo @Lainobeltz: : Esker mila zure laguntzagatik! Ea pixkanaka pixkanaka kontzeptuak harrapatzen noan, momentuz pila bat ikasten ari naiz. Kategoriak ondo jarriko ditut eta infotaulak egiteko frogak ere egingo ditut ea zelan ateratzen zaidan. Horrez gain, ikusi nuen "Laguntza:Kategoriak atalean sarrera bat emakumeei buruz egiten zenean gizonei buruz ere egin behar zela eta horretan lan egiten saiatuko naiz. Halere, ez dakit hilabete bateko epean denborarik emango didan.
Milesker berriz ere! Gureesku (eztabaida) 10:58, 1 maiatza 2019 (UTC)
Kaixo Gureesku! Kategoriarena ez da beharrezkoa. Eztabaida zahar baten ondorioa da, baina orain ez dut uste betetzen ari denik. -Theklan ·   ·   11:35, 1 maiatza 2019 (UTC)
Kaixo @Theklan: : Orduan zelan jarri behar dira kategoriak? Demagun nafar emakume bertsolari baten kategoriak nabilela jartzen, zeintzuk dira jarri beharko nituzkeenak? "Bertsolariak", "Emakume bertsolariak", "Nafarroa Garaiko bertsolariak", "1980ko jaiotzak", "Beratarrak", "XX.mendeko emakumeak" ? Guztiak, bat ere ez? Galduta nabil...
Milesker zure mezuagatik. -Gureesku (eztabaida) 10:21, 2 maiatza 2019 (UTC)
Ba guzti horiek, "Bertsolariak" izan ezik. Azken finean "Nafarroa Garaiko bertsolariak" eta "Emakume bertsolariak" kategoriak "bertsolariak" kategoria baino zehatzagoak dira eta bere barnean daude. -Theklan ·   ·   18:59, 2 maiatza 2019 (UTC)
"1980ko jaiotzak" ere ez da beharrezko, {{bizialdia}} txantiloia badago: adib {{bizialdia|1980ko||Abizena, Izena}} txantiloiak "1980ko jaiotzak" eta "gizabanako biziak" kategoriak gehituko lituzke -Lainobeltz (eztabaida) 20:59, 2 maiatza 2019 (UTC)
Ados! Milesker @Theklan: @Lainobeltz: -Gureesku (eztabaida) 13:52, 3 maiatza 2019 (UTC)

Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 18:17, 9 iraila 2019 (CEST)Reply

Reminder: Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 21:46, 20 iraila 2019 (CEST)Reply

Irudien copyrighta aldatu

Kaixo! Ezin dira igo copyrighta duten irudiak. Tartean, Jesus Maria Hurtado Arrieta orrialdera igo dituzun guztiak. -Theklan (eztabaida) 22:50, 13 uztaila 2020 (CEST)Reply