Gorka.urresti
Ongi etorri, Gorka.urresti, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Energia zinetikoa eta potentziala aldatu
Kaixo Gorka.urresti, ongi etorri Wikipediara. Gauzatxo bat komentatu nahi nizun, energia zinetikoari eta potentzialari buruzko artikulu bat sortu duzu, baina jadanik bi artikulu existitzen dira gai horren inguruan: energia zinetiko eta energia potentzial. Hobe da bi horiek hedatzen eta osatzen saiatzen bazara. Galderarik badaukazu, galdetu. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 16:41, 5 Maiatza 2010 (UTC)
Irudiak eta PDFak aldatu
Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
Oharra aldatu
Goiko artikulua hobetu ezean, ezabatzeko proposatu dut txantiloien bitartez. Aldaketa desegin eta txantiloiak ezabatu egin dituzu, inongo eztabaidarik egin gabe. Horrelako ezabaketak eztabaidatu egin behar direla jakinarazten dizut. Horrela egiten ez baduzu, azkenean blokeatu ere egingo zaizu. ---Joxemai; (erantzunak) 10:31, 6 Maiatza 2010 (UTC)