Energia adierazoen askotanagertzen den magnitude fisikoa da. Lana burutzeko gaitasuna legez definitua eta beroarekin lotuta, energia zinetiko eta energia potentzial moduan antzematen da, energia zinetikoa mugimenduaren arabera eta potentziala posizioaren edo egoeraren mende dagoelarik.


Energia zinetikoa aldatu

Indarrek, gorputz baten edo mugimenduan dagoen sistema baten gainean egiten duten lana, energia zinetiko deituriko kantitate baten aldaketa legez adierazten da, bere formula honako hau izanik:

                                   Ez=(1/2).m.v2

Partikula baten m masaren eta v abiaduraren karratuaren arteko biderkadura indar bizia ere deitzen da, aurreko adierazpena energia zinetikoaren teorema edo Indar Bizien teorema legez ezagutzen delarik.


Energia potentziala aldatu

Grabitazio-eremu baten egintzaren eraginpean jarritako gorputz orok energia potentzial grabitatorioa dauka, bakarrik gorputzaren posizioaren araberakoa dena eta energia zinetiko transforma daitekeena erraz.

Energia potentzial grabitatorioaren adibide klasiko bat lurrazalaren gainean h altuera batean kokatutako gorputza da. Orduan energia potentzial grabitatorioaren balioa honako honek emango luke:

                                    Ep=m.g.h

m gorputzaren masa izanik eta g grabitatearen azelerazioa. Gorputza jausten uzten baldin bada, abiadura hartzen du eta, honekin batera, energia zinetikoa, altuera galtzen doalarik eta energia potentzial grabitatorioa txikitzen delarik.