Ongi etorri, Ebaki, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Lehiaketako saria aldatu

Kaixo Ebaki! ZORIONAK Donejakue bideari buruzko lehiaketan 3.saria irabazteagatik! Saria bidaltzeko mesedez bidali zure helbidea honako posta elektronikora: hezkuntza@wikimedia.eus , mila esker! Edagit (eztabaida) 11:17, 02 urria 2018 (UTC)

Argazkiak gehitzea aldatu

Kaixo Ebaki, ongi etorri berriro ere gurera! ARgazkiak gehitzeko modurik eraginkorrena Wikidatako elementuan egitea da, zerrendan bakoitzaren azpian dagoen kode-barra horretan klik eginez. Zerrenda hori wikidatatik elikatzen da, eta egunean behin gaurkotzen du bot batek. Ez baduzu Wikidatan aldatzen, berriro ere lehen zegoena agertuko da. Laguntza behar baduzu, galdetu lasai. -  Theklan ·   ·   23:44, 4 iraila 2019 (CEST)Reply

Kaixo Theklan, azaltzen badidazu nola egin, eskertuko nizuke. Pixkanaka noa ikasten nola erabiltzen den Wiki guztiak -Ebaki 11:07, 6 iraila 2019 (CEST)
Kontrara ere, Wikidatan jartzen baduzu, botak automatikoki gehituko du zerrendan, egun bat pasata. eZ duzu zertan bietan lan egin behar. -  Theklan ·   ·   22:30, 5 iraila 2019 (CEST)Reply
Bestetik: Wikidatan argazki bakarra jarri ohi da, ez bada zerbait oso berezia bi argazki behar dituena. Saiatu jartzen informatiboa den bat, eta jada baldin badu, ez aldatu zurea askoz hobea ez bada (izan ohi da). Bestela han haserratuko dira. -  Theklan ·   ·   00:44, 6 iraila 2019 (CEST)Reply
Ondo, ulertuta. Jartzen ditu guztiak “bilduta” egoteko. Ikusi dut zuek egiten duzuela gauza bera katagoria bat sortzen baina oraindik ez dakit nola sortzen diren kategoriak -Ebaki 11:07, 6 iraila 2019 (CEST)
Biltzeko lekua Commons da, eta Wikidatan bakarra eta kategoria jarrita nahiko. Modua sinplea da, egia esan: demagun sortu nahi duzula Obabako eliza deitzen den kategoria. Ba Commonsen joan eta sortu Category:Obabako eliza deitzen den orrialde bat (commons:Category:Obabako eliza). Goian ematen dizu aukera "Sortu" botoiari emanda sortzeko. Eta hor jartzen duzu, kasu horretan, ba Category:Obaba moduko zerbait. Hemen manual os bat duzu, baina basikoki kategoria ahalik eta zehatzena sortu, eta kategoria hori kategorizatzea da gakoa. -  Theklan ·   ·   11:17, 6 iraila 2019 (CEST)Reply

Copyright bortxkaeta aldatu

Kaixo Ebaki. Copyright duten materialak ezin dira kopiatu eta pegatu. Markatu ditut artikulu batzuk ezabatzeko, hori dela eta. -  Theklan ·   ·   20:59, 16 iraila 2019 (CEST)Reply

Egile eskubideen urraketa aldatu

Kaixo, Ebaki. Hainbat artikulu sortzeko, Interneteko testuak hitzez hitz kopiatu dituzu, egile eskubideak urratuta. Izan ere, testu horiek ez dira erabilera librekoak, ez dute lizentzia librerik. Horri buruzko informazio gehiago irakur dezakezu hemen. Behean jarriko dizut artikulu bakoitzean zer testuren egile eskubideak urratu dituzun, ezabatu ahala.

Mesedez, ez egin halakorik: alferrikako lana egingo duzu testu horiek kopiatzen, Wikipediako administratzaileok behartuta baikaude egile eskubideak urratzen dituzten artikuluak ezabatzera. Ekarpen baliagarriak egitera animatzen zaitut. Laguntza behar izanez gero, begiratu Laguntza atalean edo galdetu Txokoan. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2019-09-16, 19:40 (UTC)

Onak nabarmen lehiaketa martxan da aldatu