EHtikanpora
Ongi etorri, EHtikanpora, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Pobeña
aldatuKaixo, ikusi dut erregistratu zarela. Ondo. Nirekin hitzegin nahi baduzu egin behar duzun bakarra nire orrialdera joan eta bertan dudan eztabaidan hitz egitea da (berdina beste guztiekin). Bukatzerakoan -~~~~ jartzen baduzu esaten didazuna sinatuko duzu. Artikuluak ezin dira sinatu, baina eztabaida orrietan komenigarria da, jakiteko nork esaten dizkizun gauzak.
Artikuluen inguruan hemen neutraltasunaren inguruan lan egiten da. Adibidez, nire orria ikusten baduzu ikusiko duzu independentista naizela, eta beraz nik Euskal Herria herri gisa ulertzen dut. Baina artikulu batean nahiz eta Nafarroa Euskal Herrian dagoela jarri ahal dudan, ezin dut ukatu era berean Espainiako komunitate autonomo bat dela. Zure kasuan berdina gertatzen da. Pobeñan agian badago jendea esaten duena herri bat direla, eta hori artikuluan jarri daiteke, baina ezin da ukatu Muskiz dela eta honetan auzotzat hartzen dutela.
Hizkuntzarengatik, ez dago gaizki Euskaltzaindiak onartzen dituen hainbat hitz erabiltzea (barik, ei...) baina batuaz idazten da, eta, ez ulertu gaizki, eh, ez dudalako ezer euskalkien aurka. Komenigarria litzatzeke Laguntza irakurtzea. Hor artikulu bat nola egin, zer politika erabiltzen dugun eta beste hainbat gai aurkituko dituzu.
Beno, majo, ondo segi eta lan asko egin. -Theklan; (zer?) 09:47, 7 Azaroa 2006 (UTC)