Ongi etorri, Bidankoztar, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Mariano Mendigatxaren jaioteguna eta heriotza eguna aldatu

Kaixo, Bidankoztar. «Mariano Mendigatxa» artikuluan egin dituzun aldaketak atzera bota ditut, bi arrazoi hauek direla eta:

  • Artikuluan aipatu diren iturriek (Auñamendi Eusko Entziklopedia eta Literaturaren Zubitegia) diote Mendigatxa otsailaren 12an jaio zela. Besterik dioen iturri fidagarriren bat baldin baduzu, adieraz ezazu, eta aztertuko dugu aldatzearen komenientzia.
  • Heriotza datari dagokionez (uztailaren 31), hogeita hamaika zenbakiaren bukaera jada -a da; beraz, uztailaren 31 idazten dugu, uztailaren 31a idaztea uztailaren hogeita hamaikaa idaztea bezain okerra baita.

Ondo izan, eta eutsi wikipediagintzari. --Xabier Armendaritz   2018-04-18, 08:59 (UTC)

Gabon! Bidankozeko ikerlaria naiz eta jaiotze-data besterik ez dut zuzendu momentuz oso ziur nengoelako, baina urte honetan zehar Mariano Mendigatxaren sarrera honi eduki sendoago ematea espero dut. Mariano Mendigatxa berez otsailaren 10ean jaio zen eta 12 bataiatu zuten. Atxikituta bataio-agiria bidaltzen dizut (Bidankozeko Parrokia Artxibotik aterata). Izan onki eta aurrerantzean berriro hitz egingo dugu.