Mariano Mendigatxa

euskal idazlea

Mariano Saturnino Mendigatxa Ornat (Bidankoze, Nafarroa, 1832ko otsailaren 10a1918ko uztailaren 31)[1] nekazaria zen, euskara aberatsekoa eta Bonaparte printzearen eta Azkueren berriemaile izan zelako ezaguna. Idatzi zituen gutunak erronkarieraren lekukotzat gorde dira.[2]

Mariano Mendigatxa
Bizitza
JaiotzaBidankoze1832ko otsailaren 12a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBidankoze1918ko uztailaren 31 (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 737

Luis Luziano Bonapartek eskatuta, Erronkariko euskararen ikerlanean lagundu zion Pedro Prudentzio Hualde Maioren laguntzarekin. Bonaparte hil eta gero, Resurreccion Maria Azkuerentzat lan bera egiten jarraitu zuen, eta gutunen bitartez ipuin, kanta eta esaera zaharren berri eman zion. Harremanak izan zituen bere garaiko euskalari askorekin.

Hona hemen, adibide gisa, Azkueri idatzi zion gutun bat:

« Bidankoze, 1904-ko garagarzoaren 29-na.

Dn. Resurreccion Maria.

Ene gein ona: Eltugra osagarriregi Sn. Pedro gore patronaren eguniarat. Kemen fiestak ekutentigu anitx alegre; aurten ere animazione andia dago gentiaren artian, anke antzinako egun kuetan izandela aski sendimentu; koreengatik ezta izagun fiestetako disposizionian. Sendimentiua izanda; atzo zortzi erori zen ur erauntsi andi bat, eta ugaltian zunr drezatruk zauden guziuak arrankatako saltra erribrara, erreketarik xuntatu zen urbultziuak eramaztion; orai dabiltza nausiak zunr eramanen biltan, baia aurten xa, ezdozkei sal, tenpra igari baita; guk ekun ginion suerte; erauntsiaren bezperan xin zen errena azken zunra saltruk.

Nola maiatza fan baizen on, kosetxa xiten zaikugu goxtarxago; garagarrak, zorutruk daude, eta, gariak, zortzi edo amar egunen buriuan asengra egitatan. Tenpra digu euritsu; badu bizpor egun ezdela ixiltan odei marraka.

Brousain Hazparrenekuak oiltu zaitadan targeta bat uskaraz eskribitruk, baia ez dokea ele bat entelega; parentesisen artian erraiten daitad erdaraz konen amaseigarnian bordaltan dela. Nola xinestian bainago arek ere ez diola entelegaten ene uskara, korengatik, ez daud eskribitu, baia ez dakad antzerik; este dud berze tenpra batez eskribimanke ez berze gaizagatin, solamente ta ekustzan zerbait gore uskaratik. Ez daud eskribitan oboro aski lan egitia baita gore Sn. Pedro egun andiarentako.

Adios D. Resurreccion aiketa Garilekoaraino, Jangeikoak nai badu.

»
Mariano Mendigatxa

Mendigatxaren sindromea

aldatu
« 'Mendigatxa sindromea' deitzen diogu hainbat hamarkadatan hizkuntzaren militanteari eraso egin dion malenkonia terminalaren sentsazio triste horri. 'Mendigatxarena egitea', hizkuntzaren azken mohikano bezala jokatzea eta hitz egitea litzateke. »

Aingeru Epaltza. 2015[3]


Aingeru Epaltzak aipatutako sindrome hau beste zenbait testutan ere topa daiteke.[4][5][6]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Gran Enciclopedia de Navarra | MENDIGACHA ORNAT, MARIANO SATURNINO» www.enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  2. «Luberri: Bidankozeko Mariano Mendigatxa Resurrección Mª Azkueri gutunak (1902-1916) epub formatuan» Luberri 2023-07-02 (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
  3. (Gaztelaniaz) Epaltza, Aingeru. (2015-10-06). «El síndrome de Mendigatxa» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  4. Ibargutxi, Félix. (2018-09-16). «Haiza bulgua = udala» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  5. Apaolaza, Urko. (2021-01-08). «Mendigatxaren 'uskarazko' gutunak berrargitaratu eta Bidankozeko herritarrei bidali dizkiete» Angelu itsua (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  6. (Gaztelaniaz) «#landarte2020 Vidángoz/Bidankoze / Las cartas de Mendigatxa» Txaro Fontalba 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).

Kanpo estekak

aldatu