Bilboko kokapenmapa aldatu

Kaixo, Assar. Txantiloi:Kokapen mapa/Bilbo txantiloieko zure azken aldaketa atzera bota eta Bozketa ireki dut. Atzera botatzearen arrazoia azaldu dut. Zalantzarik gabe geografia ezaugarriei dagokionez zeure kokapemapa aurrekoa baino osatuagoa da, baina jada euskarazko toki izenak dituzten lekuak gaztelaniaz dauzka, adibidez Ciudad Jardín, Calle Gernika, Río Asua, Autopista del Cantabrico, etab. Euskaraz balituzte, alde bozkatuko nuke. Ondo segi. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:06, 5 urtarrila 2016 (UTC)

Egokiena deritzot. Nahi izan ezkero ere, han ireki bozketa, horrela denok bozka eta iritzia eman dezaten. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:49, 6 urtarrila 2016 (UTC)

Udalerriak aldatu

Primeran, Assar, kontuan izango dut. Mila esker! -Aihotz (eztabaida) 23:47, 26 urtarrila 2016 (UTC)

EHko auzo infotaula aldatu

Gabon, Assar. Ez dakit zeuk gaur EHko infotaulan egin dituzun aldaketen eraginengatik ote den edo beste zeozerrengatik, baina Beintza-Labaien udalerriko Lotzabian auzoaren artikulua gaur sortu berri dut eta koordenatuetan errorea ematen dit. Baiona bitxiena, adibidez, ongi agertzen den Lazkaomendi auzoko infotaula Lotzabian artikuluan berdin-berdin txertatu eta hartan errorea ematen duela da. Gaizki zer dabilen ikusiko bazenu eskertuko nizuke, nik jada akatsa non dagoen ez baidakit. Eskerrik asko aldez aurretik. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:55, 1 martxoa 2016 (UTC)

Muxikaren kokapena Bizkaiko mapan aldatu

Kaixo, Assar! Muxika herriko infotaulan agertzen den herriaren kokapena Bizkaiko mapan ez da zuzena; Muxikaren kokapena Muskizekoa baita. Koordenatuak aldatzen saiatu nintzen baina alferrik. Zeuk alda dezakezu, mesedez? -Aihotz (eztabaida) 12:39, 08 apirila 2016 (UTC)

Biografia infotaula automatikoa aldatu

Iepa! Biografia infotaula automatikoa sartzerakoan Wikidatan gauzak eskuratzen joan beharko gara. Batez ere sariak, karguak eta lanak dira ingeleraz agertzen direnak eta horiek euskaratzen baditugu, betirako euskaratua. Lanbidetan bukaeran -a jartzen ari naiz, margolaria, adibidez. -Theklan ·   ·   14:47, 29 azaroa 2016 (UTC)

Arazoak kokapen mapa moduluarekin aldatu

Iepa Assar! Ikusten ari naiz artikulu askotan arazoak daudela Modulu:Kokapen maparekin. hemen dauden artikuluetako askoren arazo nagusia hori dela ematen du. -Theklan ·   ·   11:07, 30 azaroa 2016 (UTC)

Wikipedia-EHUren berri eman aldatu

Kaixo Assar, zer moduz? Aizu, saiatu naiz azken aldian egiten ari garen ekintzen berri Sustatun ematen. Hala ere, lehengo kontuarekin edo berri batekin, ez dit utzi aurrera egiten. Nirekin harremanetan jarriko direlako mezu bat ikusi dut. Zuk horretan eskurik baduzu eta zerbait aurrera badezakegu, primeran, albistea gehiegi ez zahartzeko. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 10:52, 10 abendua 2016 (UTC)

Ados! Besarkada -Iñaki LL (eztabaida) 20:07, 11 abendua 2016 (UTC)
"Assar/2016" erabiltzailearen orrira bueltatu.