Ongi etorri, Amonamantangorri, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Ni ez naiz hemengoa aldatu

Aupa Amonamantangorri! Ikusi dut eztabaida orri honetan jarri duzuna. Ez dakit arazo pertsonalik edo izango duzun Patxi Lurra lankidearekin, baina beste lankide batzuri errespetu falta erakutsiz gero, blokeatua izango zara. Ez da inolako mehatxua, ezta gutxiago ere, abisua da bakarrik gauzak bere onetik atera ez daitezen, lankideen arteko errespetu eta beharrezko begirunea mantendu ahal izateko. Azken batean, komunitate bat da hau eta komunitateko kideen arteko errespetua ezinbestekoa da komunitatearen funtzionamendu egokirako. Azkenik, gehitzea beharrezkoa dela sinatzea eztabaida orri guztietan komentarioaren ostean   jarriz, jakiteko nork egin duen komentarioa. Ondo izan--Janfri; bai esan?   21:06, 7 Abendua 2007 (UTC)

Ertzaintza aldatu

Azalduko didazu hau, mesedez? --Unai (esaidank) 09:47, 29 Martxoa 2008 (UTC)

Ez dizut ezabatu nahi, ohiko lankidea zarelako, eta ekarpen oso politak egiten dituzulako euskararekin erlazionatutako artikuluetan. Anonimo batek egin izan balu, ezabatuta legoke. Nahiago nuke zuk zeuk lekuz aldatuko bazenu. Askoz hobeto ikusiko nuke artikulu honetan. Ongi irudituko al litzaizuke lotura hau artikulu honetan? Niri, ez. --Unai (esaidank) 07:24, 4 Apirila 2008 (UTC)
Unairekin ados nago. Lotura horrek ez dauka harreman zuzenik artikuluarekin, eta nik ere ezaba dezazun eskatzen dizut. Nahi baduzu, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia artikulua idatz zenezake, oraindik egin gabe dago eta.--Assar; (erantzun hemen) 10:20, 5 Apirila 2008 (UTC)
Nik kendu dut lotura.--Assar; (erantzun hemen) 08:14, 13 Apirila 2008 (UTC)

Arturo Campión ala Arturo Kanpion? aldatu

Kaixo Amonamantangorri. Ikusi dut euskarazko wikipedian "Arturo Campión" dagoela jatorrizko "Arturo Kanpion"-en ordez. Uste dut zuk egin zenuela aldaketa. Ni euskarazko grafia zuzena "Arturo Kanpion" dela uste dut. Hauek dira nire arrazoiak:

Arturo Kanpionek berak "Kampion" idazten zuen euskaraz (http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/reveus/04353364.pdf) eta (http://meta.gipuzkoakultura.net/handle/10690/68424). Bai eta zembat eta zembait (91. orrialdean), kampoan, kampora eta kamporat (297. orrialdean) bere "Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara" (http://www.archive.org/stream/gramticadelosc00camp#page/n5/mode/2up). Gaurko euskarazko grafiaz "Arturo Kanpion" da.
EIMAren izen zerrendetan "Arturo Campión" agertzen da, baina hau beren arauen kontra doala iruditzen zait:
"Gaztelaniazko deitura izan, baina euskarazko grafiara egokituta erabiltzen dutenen kasuan, errespetatu egingo da hautua. Adibidez: Kintana, Junkera, Konde." (Kasu honetan berez "Campion" italiako deitura da, "Kampion" XIX. mendeko euskarazko egokitzapena da eta "Campión" gaztelaniazkoa).
"Azentu grafikoari eta gainerako zeinu diakritikoei dagokienez, hizkuntza bakoitzaren ortografia-arauei jarraituko zaie deituretan: euskarazko deituretan, inoiz ez; besteetan, hizkuntza horren ortografiaren arabera. Adibidez:
González, Jiménez, Pérez, Campión, Labéguerie, Hérelle, Knörr.
Hala ere, izendunak berak azentu grafikorik gabe idazten badu, hala egingo dugu guk ere (Xabier Perez Euzkitze). Zalantzazko kasuetan, ez da azentu grafikorik jarriko." ("Campion" italieraz ez dauka azentu grafikorik eta Arturo Kanpionek azenturik gabe idatzi zuen euskaraz).
"Pertsona ospetsuen grafia oso finkatuta dagoenean, bere horretan erabiliko da (Baroja). Aukera hori XX. mendeko pertsonaiekin erabiliko da batez ere." ("Arturo Kanpion" idazten zuten bere garaiko euskarazko idazleek: Larreko (Pablo Fermin Irigarai), Jose Agerre, Damaso Intza, Alfonso Maria Zabala, Santiago Onaindia, Yon Etxaide, Gregorio Mujika, Norbert Tauer, Lino Akesolo, Basile Joannateguy, Jose Mari Satrustegi, Euskaltzaindia 1934.ean (Iruñan, KANPION jaunaren etxean, 1934-ko Orrilaren (maiatzaren) 23-an) eta abar.)

Aldaketak egin baino lehen zure iritzia ezagutzea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko. --Patx 22:53, 24 otsaila 2012 (UTC)