Ongi etorri, AitorValderramin, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

MGZ irratia aldatu

Kaixo, Aitor. Sortu berri duzun «MGZ irratia» laburregia da oraingoz. Datu gehiagorekin osatu behar da (zer maiztasunetan emititzen duen, zer hizkuntzatan, zer lurralde eremutarako...), eta irratia aipatzen duen webguneren bat edo egunkariren bat aipatzea komeni da. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2014-03-23, 15:35 (UTC)

MGZ irratia ezabatzeko proposamena aldatu

Kaixo, AitorValderramin. MGZ irratia artikulua ezabatzea proposatu da. Ekarpen guztiak dira ongi etorriak, baina beharbada artikulu hori ez dator bat Wikipediako politikekin. Artikuluaren eztabaida orrian aurkituko duzu zergatik proposatu den ezabatzea (ikus, baita ere, zer ez den Wikipedia).

Azter ezazu ea artikuluaren arazo horiek konpontzeko biderik baden, eta, ezabatzearekin ados ez bazaude, adieraz ezazu zure iritzia artikuluaren eztabaida orrian; hor erabakiko da ea ezabatuko den edo ez.

Artikulua ezabatzearekin ados baldin bazaude eta artikulua editatu duen bakarra baldin bazara (ikus ezazu artikuluaren historia), ezabatzeko prozesua bizkortzeko aukera duzu, artikuluaren hasieran kode hau jarrita: {{ezabatu|ni, artikuluaren egilea, bat nator ezabatzeko proposamenarekin}} - --Joxemai; (erantzunak) 08:18, 24 martxoa 2014 (UTC)