Eñaut Etxamendi artikulutik ezabatutakoa aldatu

Lankide agurgarria: Eñaut Etxamendi artikuluan egin duzun aldaketa desegin dut zeren ez baita erabat entzikopedikoa jarri duzun informazioa. Lan orijinala dirudi eta ez da inongo erreferentziarik egiten. Ikus Zer ez den Wikipedia eta Laguntzarako orria. Badaezpada, egin duzun lana azpian kopiatzen dut. Ulertuko duzulakoan. --Xabier Cañas (eztabaida) 17:41, 14 iraila 2017 (UTC)

Linguistiko lanak aldatu

Eñaut Etxamendi-ren [Arnaud Etchamendy-ren frentsesez] iker jokaera da Emile Benvéníste-n jokaera, ahal bezain untsajarraikia « Origines de la formation des mots en Indo-Européen, chap. IX, esquisse d'une théorie de la racine 147-173 » doktoretzarako tesia. Antoine Meillet-en ikaslea, ber-hunen jokaerak bururatuko ta zuzen duko ere dituena, hikamika zoinbait gora-behera ... gauza bertsua baitzaio Etxamendiri ere gertatzen bere irakasleekin.

Huna laburbilduz delako iker-jokaera :

1°) hitzazi edo erroa euskeran, ediozoin bertze hitzkuntzetan bezala, bereizi behar da hitzak (bere eraikuntzan) lotzen dizkion tresnerietarik : isats, aurhizki, atzhizki, barhizki, ezagutuz afereza (hasierako eleki galdua), haplologia (bizpahiru elekiren galketa), apocopea (hitz-mutur erorketa), proteza (hitz-aur jarri makuilu), metateza (hitzkien gain-jauzteka) ... « erroa » bilhuts agererazteko nehondik ahalaz. Ez da hain errexa jokoa, euskera hein bat untsa jabeturik ere, bainan aski tematuz eta sunda amiñi batekin, orai ez bada saarri. Hel daiteke neurri fidagarri batetarat. Adibidez :

Ezagun "jakintza" ideia diona, hitza den bezala osorik hartuz, ezin da i.-e. -ar(erdal)hitz batekin erkatu Etxamendi-ren arabera. Bainan balizka joz, /e/ aurhizki zahar bat dela emanez augment edo « luzagin » bat, aditz aurrez jarria « orduan » bezalako zerbait liokeena ; // bertze aurhizki bat dela, gr. diá ( Lesbos-ko mintzakian) « zearka » diona [ ikus zapatu, zabal], gelditzen zauku -gun, ikertu beharrekoa. Bada germaneraz kann, kennen « ezagut- », lat. gnarus « dakien », erro bera bi arpegitan : GUN, kann erro « betea ›› (L.I) eta lat. gnar-, gr. e-gnôn « jakin » erro « hertsatua ›› (L.II), ohar e-gnôn-en hitzaurko /e/ = « augment » edo « luzagin ». Ezagun eta dia-gnos-tic, ia zaldizka ditaizke.

« Luzagin » delakoa, gaur, batzutan gal ditaike (Homerok noiztenka bezala), bainan euskal aditz ainitzek badute [e-bili // gr. e-ple « circuler », i-gurtz-i // gr. e-khri-sa « oindre/ uncir », i-tsus-i « amoché » // gr. e-xusa « lacéré », eta erabakigarriena : e-garr-i // lat. e-bri-us], uka ezina da /e-/ edo /i-/ hori « augment » delakoa (latinerak ez duena) badugula --aditz berak izaiteaz gain-- greziera edo Indietako sanzkriteran, nola latineran...e-garr-i-tik egin duena ebri-us ! Zegarri (ez-

egarri)-tik lat. sobrius !! denaren jatorri GAR « llama/ flamme » delarik.

2°) Hitz baten aztertzen hastean, lehen uratsa, heian era bakuna den ala osatuzkoa behar da segurtatu. Euskal hitz asko, edo geihenak, alkartuzkoak dira, beraz era bakoitza behar da ideki, bestela burtxorokeriak ez dira urrun. Adibidez :

- Nigar, Ningar « hur jarioa, malkoak ixuri ». Ikerlari frango borrokan hitz horren idekitzen ari da. Zori-txarrez Azkue-Lhandek ez dakarzte ez ningar ez lingar erak, biak ere nahiko ezagunak Oztibar-Garazi-Baigorri aldeetan. Lingar da hur gutti bat darion gunea « suintement/ rezumar » (ikus limbur, urin, ulin, liska, lizun, lipitz «  xorta/ goutte/ gota » // gr. λίψ [lips] « xorta » << λείϐω [leibō] « xortaka ixuri », batzu aferezarekin, /ur-/ul-/ entzat /l-/, halaber lat. lauare, gr. louô « ikuzi, mainatu »). Bestalde, N/L doinutiz (fonetikaz) trukagarri dira, ikus lehi / nahi « désirer, vouloir/ desear, querer », cf. F. de Saussure implosion-explosion , Cours 79. Lingar dugu ningar-en giltza. Bata zoin bertzea osatuzko erak : lin << hur-in (egin) --aferez-haplologi pollita-- + gar aditz zaharra, (doinuti bereko GAR « su »-rekin ez nahastekoa), atzhizki -garr-i (parre-garr-i, aipa-garr-i...), -gar (zin-gar << zink « garrasi » + -gar « egin, sortu » = « kurrinkaria » = zerria ; min-gar « piquant » etab. cf. sanzkriteraz hû-kara « zerria » = huu egilea. Lat. creâre L.II erroa hertsaturik.

-Txakur « chien/ perro » << ETXEKO HOR. Osatuzkoa, afereza ta haplologidun hitza. Badugu artzan-hor, ihiz-hor eta atsotitza « hor mehia oro kukuso ». Hor- « zer » ? << OHAR (datorrena *ok- « begi », i.-e. Okw- + har, era osatuzkotik) denak diolarik « begian hartu, begian atxeki-ZAINDU ». Parrez gr. ὁράω (horáō) « ikusi, begi eman, begiratu » >> ουρος « begirale, zaindari », οἰκουρος [oikouros] « etxe-zaindari » etxekandere batez eta txakur batez testoetan, skr. Pasus harva « abeltalde zaindari ». A. Meillet eta E. Benvéniste-k hitz horren (ὁράω [horáō]) jatorria ez dakite.

- Behor « jument/ yegua », osatuzko hitza : be / bi (be-di, be-go, be-git, be-tor, bi-doaz, be-ar, be-a-ar, halabiz ...), 3. norkian bakarrik euskeran (impersonnel), bainan bertze mintzakietan uztarkidama egoki aditz-lagungarri (auxil.) : lat. ama-bo « maita bear dut = maiteko dut », ama-bam « maita bear nuen = maite nuen ». Erro bat *bhu- « izango, helduko, etorrirenko, bearko : futurus » diona : BE-d-AR « plante, botanique » ; aditz era huni eraunsten zaio izan i.-e. *es, *bhu-k berak ez daukalakotz uztarkidetza osoa. BE-HOR, hor « erhoan // gr. φόρειν (phórein) « erhoan » << era-johan edo johan-erazi ; beraz behor-ek dio « erdiko dena, umea eginen duena »... gureaz bertze kultura batzutan berdín izendaturik da ernaria : lat. forda (horda) bos, quae fert in ventre, « behi ernaria » ; skr. bharat « erdi da » // eusk. AHARDI-a « zerrama ». Cf. HAUR // lat. puer « haur », era huni Meillet-ek, 543, ez dio funtsezko jatorririk agertzen. Eusk. morroi erro beretik.

- Ardan « ardo, arno, ano/ vino/ vin » : codex calist. XI. gizald. Ardum. antzaz AR-DUN-entzat. Osatuzko hitza : AR- (GAR-) « su/ flamme/ llama » + DU + AN >> DUN, ardan-ek dio « sua duen (edaria)/ agua ardiente/ eau de feu », ikus ARDAIA « amadou/ yesca », eta e-GARR-i « sutan izan » // lat. e-bri-us... ikus doinuti dantza !

Ardan eta ardantza (osatuzkoa) bai eta asmakizunezko ardano-rekin nahasi izan dira bi era ezberdin : ARNO, ARDO eta ANO hortakotz ikerlarien jauztekak era hunekin. Egiazko jatorria ditaike AIHENA << « cep/ cepa/ lat. Vitis », AI-/0I-(han)delarik *WI-bi (i.-e. Dwi-) batentzat : ikus BI-HUR-di « vrille/ zarcillo », hori bera diolarik lat. vitis-ek. Geihenetan mahats-aihena erten da (BN) mahastiarentzat, eta aihen-xuria basa aihenarentzat « clématite/ clemàtide ». Ikus hittiteraz wiyana- « ardoa », gr. ϝοῖνος [ϝoĩnos], lat. uinum, « ANOA ».

- Bizar « barbe » : osatuzko hitza : BI- « izanen » + ZAR-/TZAR- « tzarrastu/ rascar/ gratter », tzarrastu beharrekoa. Ikus TZUR-I, aditz bihurtua (fléchi/ flexionado) eta ZUR- « madera/ bois de construction » // gr. ξυρόç [xuros] « bizar-labana ». Tzuri-k erran nahí duena bere eraz, oraiko elaraudiz (gramatika) karrakatu, tzarrastu, larrutu, biluztu... Ikus larraz, larrazken (<< larrazkoen), larre... larru /narru, nahar/ lahar/ laphar/ gapar... gr. δέρειν [dérein], All. -zeran, zehren, got. -tairan « larrutu, bilustu, txuritu ».

3°) Doínuti arauak (fonetika) : Koldo Mitxelenaren Fonetica Historica Vasca bide-lagun ona dugu, bainan giltzak oro ez derauzka. Ez eta ere A. Meillet-ek bere latinerako : mâla, maxilla « masaila, matraila (<< *martaila, metatezarekin : machoire/ quijada) » hitzaz dio, Dictionnaire étymologique du latin, 397. orrian, « aucune étymologie sûre » ; Etxamendi-z ustez ezagutu gabeko edo latinak galduriko hitz batetik, aditz batetik dator : *MAR- « jan », doinutiz M/W, edo M/UO, edo M/HA- egoki ; beraz MAR- = bokal aldaz UORâre « irentsi/ dévorer/ devorar ». Mâla, maxilla-k dio « jale », eta euskeran badugu KAKA-MAR-LO « boñiga/ bousier ». Azkue-k I, 46I, « escarabajo/ scarabet » dakar errangura.

Doinutiz ezohiko diren erantzukidetzak ohartzean, bi hitzen artean, nahiz biak errangura bereko izan, doinuti arauak araberan onhartzerat hertsaturik da ikerlaria. Ikusi dugu e-garr-i eta lat. ebri-us, ze-garr-i eta sobrius. Halaber lingar / ningar eta gr. δάκρυώδηç « lingar/ suintement/ acción de rezumar », beraz δάκρυ [dákru] « malko/ larme/ lagrima », lat. lacrima (<< lacruma), denak sabeltra berekoak direla usnatzea ez da sorgingoa.

4°) Jatorriak, iturburuak, Indo-europear hitzkuntzetan nun diren ta nolakoak, gorago erranek eta bertze hameka erantzukidetza giltzek salaturik, 2017. urteraino heldu izan zaukun euskeraren azterketa sakonak ahalbidetzen du, ezbaiik gabe, zabalki ondorioztatzea, Indo-europear (ohiko) mintzalaritzako araudi batzu doi bat irauliz... ez-indo-europear famako euskeran lerroka ditaizkela. E. Etxamendik ez du uste burutik xilo denik. Haatik badaki mito kolektiboen aurkako borroka ezinezko dela garai laburrez. Geroak hori onhartuko duela ez dauka dudarik :

- hitzen eraikuntza, garrasi batzutarik datorrela : ihakera (onomatopea) batzu, euskal azter-lanak azaleraz dezazkeenak, bertze gizaide piztietan bezala. F. de Saussur-en mintzai araudia l'arbitraire du signe ukatuz. Lan hein bat errexa (ikus E. Etxamendi-ren euskerazko tesia-hitztegia-, argitaratzekoa).

- deklinabide isatsen sortzea, lan nekeagoa.

- adikizun kategorien (izen, aditz, aditzondo...) bereizketa.

- joskidetza ergatiboa, ustezko euskeraren berezitasun exotikoa, bainan Indo-europear hitzkuntz oroek zadukatena, milurteak emanik galtzen (ikus A. Martinet Evolution des langues.)

- genero eza : berriki agertu da i.-e.-an hurrix-kotxo ber-eztasunaren markatzeko mania, berekilan laster ekarriz gutiestea femenino markarentzat. Kotsu zoinbait (astaina, urdanda, otsanda, oilanda... ) gora-behera, euskerak ez dauka markarik, ingelesak ere ez, latinerak izenondoen bi herenetan ez dakar, idazti zaharretan irakur ditaike bos màs « behi arra », agnus femina « axuri hurrixa ». Hurrix marka, genitiboko isatsa : λύκος [lúkos] « otso » >> λύκαινα [lúkaina] « otsoarena », lat. rex >> regina « errege >> erregerena » ...i.-e genitiboko isatsaz zer erranik ez !

Bertzalde, genero markak luke hein batean ergatiboko joskidetza nahaspillakatu, deklinbide osoa durduzatuz (cf. A. Martinnet).

- izen-eresi edo prédicat nominal, euskeraren aditz-jokera nagusia (hego-skerak tirokatzen duena) izan da noizbaiteko i.-e.-ren uztarkidetza nagusia. Adibidez deizTE izena da (i.-e-ar atzhizki -TE), beraz banoa behiEN deizTErat, ongi, aldiz eta, behiAK deizTErat barbarismoa da, agramatikal.

Tabar... luze bat berme dela erran ditaike euskera erakuts-toki bizidun bat dela Indo-Europear hitzkuntzaren eraikutzaren adigarritzeko. E. Etxamendi-k uste du badatorrela garaia mundu zabaleko mintzalari : linguista oroek euskera fontsez aztertuko dutena, i.-e.-ar hitzkuntzaren itzal-guneen argitzeko.

Diskografia aldatu

  • Joseba Elosegi'ri (1971, Egia)
  • Tiki-Taka (1974, Egia)
  • Bilduma (1977, Egia)
  • Mai, Larralde, Etxamendi (1980, autoekoizpena). Maddi Etxamendi-rekin batera
  • Garai garratzak (1988, IZ)
  • Antologia (1998, Elkar)


Kanpo loturak aldatu


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.